Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

« Bost » izeneko dizka berria plazaratzen dü Oilarrak taldeak

 « Bost » izeneko dizka berria plazaratzen dü Oilarrak taldeak. Bere izenak dion bezala, düala 20 urte jadanik sortü den gizon kantari taldearen 5. dizka da. 12 kantore bildürik dira, erdia sorkuntzak direlarik. Beste erdia euskal kantutegiko kantore ezagünak dira. Dizka berri hortan behinkoz, müsikak lekü haundia dü. Jean Charles Sanz, Battitta Berogain, edo Karine Pereton müsikalariek besteak beste parte hartü düe, Mauleko Agerrian eta San Frantses kolegioan egin den grabaketan. Diskaren azala Asisko Urmeneta margolariak dü egin.

Dizkaren presentazionea eginen da ostirale hontan Garindainen gaüko 20etarik harat, lehen partea Ainerak taldeak segürtatüko düalarik. Sartzea dohainik date.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu