Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

«Frantziako Hezkunde Nazionalak kateatzen gaitu, gu etorri gira gure burua kateatzera»

2018-
07-
04

Azken berri sailak

Mezua argiki pasatu nahi izan dute asteazken honetan Seaskako langile edota burasoek. Brebeta euskaraz pasatzeko eskubide osoa dutela kolegioetako ikasleek adierazi nahi izan dute, Bordaleko errektoretzara hurbilduz.
Brebeta euskaraz pasa dute osoki 179 ikasleek aurten, zientzia azterketa barne. Bainan bordaleko errektoretzak, hauek ez zuzentzea eskatu du. Errektoretzaren sartzeetan kateatu dira eguerdi aldean, eta atsalde hastapenean poliziak kateak moztu ondoan berriz abiatu ziren Euskal Herriruntz.
Ihintza Arrieta kazetari bertan zen, eta Xalbador kolegioko Eñaut Elosegiri galdegin dio zergatik kateatu zen eta jarraian Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariaren ihardokitzea :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Ihardokitzeak izan dira egunean zehar, Vincent Bru diputatuak adierazi du harritzen zela Bordaleko errektoretzaren jarreraz. Max Brisson senatariak, galde zuzena egin dio Frantziako hezkuntza ministroari bere hautuaz, joan den urtean ez zelarik arazo bat izan. Jean Jacques Lasserre departamendu kontseiluko buruari ere galdegin diogu zer zion baita departamenduko prefetari ere :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak