Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

“Ametsen Gillika” ikusgarria emanen da Eskiulan 2016ko Urriaren 28 eta 29an.

Ikusgarri honek, Dinbili Danbala beren azken ikusgarria bezala, dantza eta kantua üztartüko ditü.

Joan den urtean Eskiulako aitzindari taldeak zerbaiten sortzeko ideia ukan du eta herritarrak bildu ditü. Dantzarietan 5 barkoxtar eta bi urdinarbetar gehitü dira.
Herriko kantariek Andde Carrerek egin aireak emanen dituzte Jean Bordachar, Isabelle Barreix, eta Jean Louis Bidaben hitzetan.
Dantzan aldetik Catherine Artcanuturryk dantza modernoa eta xiberotar dantza nahasiko ditu, beti Andde Carrerre Bakuna showko müsika egilearen müsikan.
Urte bat gelditzen zaie beraz oren bat eta erdiko  Ametsen Gillika ikusgarriaren lantzeko.
Beñat Larrori lankidea ikusgarrian parte hartüko düen Graxiana Castillon dantzari gaztearekin mintzatü da jakiteko nola hasi diren ikusgarriaren prestatzen, eta zer den bere eginbeharra:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu