Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

“Penaren zentzua bakearen ondotik” izenburuko konferentzia Parisen

2018-
12-
13

Azken berri sailak

“Penaren zentzua bakearen ondotik” izanen da Pariseko juristen komisioak eta Pariseko abokatuen ordenak Bake Bidea elkartearekin ostegun huntan antolatua duten Konferentziaren izenburuaAratseko 7etatik goiti, eztabaidak iraganen dira Parisen, epaile, prokuradore, abokatu, hots Justizia arloko adituekin. Bake Bidea elkarteko Anaiz Funosas-ek azpimarratu digu, holako debateak Parisen egitea garrantzitsua dela.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Ostegun huntako konferentzian, besteak beste ETA erakundearen eta errepresioaren bilakaera historikoaz ariko da Xavier Crettez zientzia politika irakaslea Parisen, Torturaz egin txostena aurkeztuko du Pako Etxeberria medikuak, eta gaualdiaren 2garren partean, ETA-ren desegitea nola hartua duen Frantses justiziak aztertuko da, euskal aferetan ardura duen prokuradore batekin, Caillibote anderearekin edo ere kondenen aplikazioan aurdura duen Vincent Le Gaudu epailearekin.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak