Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"15 leku gehiago idekiko dira aterbe zentroetan" Gilbert Payet prefeta

2018-
02-
27

Azken berri sailak

Aste huntako, eta negu huntako egunik hotzenak jasanen ditugu ostegun arte.

Goiz huntan zero petik 8 gradurata jautsia da termoteroa.Ondorioz, Hotz plana 2 garren heinerat altxatua izan da dozena bat ohe gehiago proposatuz BAB eskualdean aterbegatuentzat. Gehi beste 8 donibane Lohitzunen, Larregi karrikako etxean.
Bainan ez da neurri bakarra. Gilbert Payet prefetak adierazi dauku, zerbitzu desberdinen arteko loturak hobetu nahi dituela, izan diren arazo batzueri hobeki buru egiteko gisan. Gilbert Payet prefeta.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Oroitaraz dezagun ere, sekulan aterbe zentroetan lekurik aski ez balitz, Baionako Lauga gelan 20 ohe gehiago eman daitezkela, azken mementoan.Erran behar da ere , hilabete bat barne 4 aterbegabe zendu direla ipar EH-an. Azkena joan den asteburuan Biarritzen. Han ongi ezagutua zen 42 urteko gizona hilik atxemana izan baita.Ez baitezpada hotzagatik, bainan osagarri arrangurak baizituen kanpoan biziz.
 

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak