Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

19 etxalde edo laborantxa arloko enpresa 179 mila euro_ko heinean lagunduak

Euskal Elkargoak aurten ere laborantxa saileko berrikuntza sariak banatu ditu3 deialdi desberdin luzatuak zituen. Esperimentazio eta berrikuntza arloan, 11 etxalde dira saristatuak izan. Ekoizpen berrien sailean 5, Eta azkenik sare edo Filier berrietan 3. 19-ak ezin lerrokatu bainan bi adibide hartu ditugu Goiz Berrin goiz huntan. Lehenik entzun dezagun Mizel Riouspeyrous, Irulegi Arretxeako mahastizaina. Biologikoan ari bada aspalditik, teknika berriak lantzen ditu kobrea gutiago erabiltzeko mahastietan. Mizel Riouspeyrous Kristof Arotzarenaren mikroan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Ura aipatzen segituko dugu, Bankako Arraintegia ere saristatua izan baita Akuaponia teknikaren garatzeko. Mitu Goikoetxea beti ere Kristof-en mikroan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
19 laborari edo etxaldeen iniziatibak aiurkituko dituzue Euskal Hirigune elkargoaren web gunean. Batzuen aipatzeko, Argitxu Beyrie-k Azafrana ekoizten du Arrosan eta Boilurra edo “Trûfa” ekoizteko entseguak eginen ditu.
Altzukuko Arbaila etxaldean, “Pleurotes eta Shitakes” onddo bereziak biologikoan ekoiztu nahi dituzte . Baigorriko Joanes Haundi eta Ezterenzubiko Berbal etxaldeek, “lepoko konektatuak” entseatu nahi dituzte beren tropen segitzeko, kabalak udan bortuan atxikitzen dituztelarik. Edo Donazaharreko Emateia etxaldea ere, gaur egun balorerik ez duen artilea ondakin natural bilakarazteko entseguak egiten dituena.