Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

2 oren terdiz kanpora ateratzea ukatu diote Jakes Esnal euskal presoari

30 urte bada Jakes Esnal preso dela.  Saint-Martin de Ré-ko presondegian dago. 2 oren eterdiz, kartzelatik zaintzapean ateratzeko eskaera egin zuen, joan den astean. Kartzelak, espetxe-segurtasun zerbitzuak eta epaileak onartu bazioten ere baldintza guziak beteak zirelako, prokuradoreak dei egin zuen. Ondorioz, ez da ateratu ahal izan ere. Berriz ere Frantziako gobernuaren jarrera salatzen du Etxerat elkarteak. Maritxu Paulus-Basurko, Jakes Esnalen abokatua entzuten dugu Kriztof Arotzarenaren mikroan:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Martxoaren 13an aztertuko dute beraz Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun galdea.