Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

40 urteko ibilbide luzea Intxausetako soroek

Supazterra elkarteak, luzatzen du agorril bukaerako hitzordua Bunuzen. Urtero, gogoetaldiak proposatuak dira, etxebizitza eta lurraren gaien inguruan bereziki, politikari eta adituak komitatuz. Aurten, ikusgarri berezia muntatu da soroen karira. « Esperanza zuhaitzen itzalpea maite zuen zuhaitza ». Komedia musikal gisarakoak, musika, dantza, aizkora uztartzen ditu, Mixel Fuxe zuzendaritzapean, Koldo Ameztoien liburuan oinarritua. Bi lehen emanaldiak frantsesez izanen dira, hirugarrena euskaraz. 

Ikusgarriaren fresen estaltzeko, diru bilketa kanpaina antolatua da.  Kisskissbankbank.com, finantziaketa kolektiboa webgunean. 10 000 euro bildu nahi dira gisa hortan. 
Soroen egitarauari begira, lehen egunean agorrilaren 26an, etxebizitza aipatuko da, oraino zer gogoetatu ematen duen gaia. Bigarranean berriz, lanaz eta inguramenaz ariko dira.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu