Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

50 urteko langile bat hil da Irungo Landetxa-Katea auzoko Plasticos Alai enpresan

2017-
07-
07

Azken berri sailak

Industria plastiko sektoreko lantegi honetan lanean ari zela, goizaldeko 1:40ak zirenean, zaku eta pieza astun bat gainera erori zaionean gertatu da ezbeharra. Oroitarazi behar baita, azken 20 urteetan altzarietarako plastikozko piezak eta sukaldeko plastiko termoformatuak ere landu baditu ere, lantegi honetan, gehienbat industriarako plastikozko piezak ekoizten dituztela, eta pieza metaliko pisutsuak baliatzen dituztela moldeak egiteko.  
Horren ondorioz, segurtasun neurri zorrotzak ukan beharko lituzkete, baina ELA sindikatuak salatu du, ez direla behar neurriak aplikatzen. 
Aste honetan lan istripuan hildako hirugarren langilea da Euskal Herrian, aste hasieran Bedian eta Azpeitian emandakoen ondotik. Izaro Mujika, ELA sindikatuko Lan Osasunerako arduradunak argi du, honen atzetik segurtasun neurri eskaxak daudela, eta udako sasoian, areagotu egin ohi den egoera dela. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
ELA sindikatuak du, Irungo Plasticos Alai lantegian gehiengo sindikala, eta goiz hontan Langileen Batzordea zuzendaritzarekin bildu ondotik, sindikatuak elgarretaratzea deituko du, heldu den astelehenean goizeko 11:00etan lantegiaren aintzinean.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak

 

 

 
  • Ikusi Euska lirratien astearteko programazioa
    uztaila 25, 2017 (06:00)
    (irratsaioak) (programazioa)

    06:30etan Berrisaila

    12:30ean Berriak: Tituloak 18:00etan Tituluak
    06:45etan GOIZ BERRI

    13:00ean TOKIKOA

    18:30ean Berriak:Bernadette
    07:30 BERRISAIL NAGUSIA
    19:00etan Laburrak

    10:00etan Kantu eskaintza

    11:05etan Kultur alea

    15:00etan MUSIKA
     

    15:30 Kultur alea 20:00tan Eguneko bilduma
    12:00etan BERRIAK
    17:00etan Hitz eta Putz
    21:00etan Musika
    12:05ean On Daiziela   23:00etan Musika