Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

700 presuna elkarretaratu dira joan den larunbatean Donibane Lohitzunen Bagoaz kolektiboak deiturik.

700 presuna elkarretaratu dira joan den larunbatean Donibane Lohitzunen Bagoaz kolektiboak deiturik.

27 garren urtea presondegian betetzen ari duten Jakes Esnal, Txistor Haranburu, Unai eta Jon Parot anaien libratzea aldarrikatu dute.
Jakes Esnal-en baldintzapeko askatasun galderaren erantzuna heldu den maiatzaren 12an ezagutuko da.
Joana Haranburu, Oihana Parot eta Igor Esnal, preso hauen alaba semeekin mintzatu da Pantxika Aranbide.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Gatazkaren konponbidearentzat eta euskal presoen askatzearen alde, mobilizatzen segitzerat dei egin du Bagoaz kolektiboak, ohartaraziz, iraganak eta Lorentxa Guimon-en sustenguz izan diren mobilizazioek erakutsi dutela lorpenak izaiten ahal direla.
Hitzartze hastapenean Angel Aldana omendua izan da. Euskal iheslaria Venezuelan zendu zen joan den astean eritasun luze baten ondotik. 80. hamarkadan deportatua izan zen Hego Ameriketarat.
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2016(e)ko apirilak 11