Mintzaleku, Jojo Bidartek zuzendurik

alt

Jojo Bidart
(Baigorri, 1957)

Batxilergo zintifikoa lortu eta gero, fisikako ikasketak egin zituen Bordelen. Metriza ukan arte han egon zen eta ondotik Iparraldeko barnekaldera itzuli zen lanaren aurkitzeko. 1981 urtean Irulegiko Irratiaren sorrera bultzatzen du eta baita Nafarroaren Eguna sortzeko bultzada eman ere.1986 urtean, bost edo sei urtez Xalbador kolegioan lan egin zuen fisikako erakasle gisa, beti irratiaren osatzailea izanez. Bernat Etxepare lizeoa sortu zenean, denbora erdiz fisikako erakasle gisa lan egiten hasi zen. Manera horretan bere denbora Irulegiko Irratia eta lizeoko lanaren artean partekatzen du.