"Miarritzeko Hotel du Palais, hutune ekonomikoa bilakatzen ari da"
Hotel du Palais Miarritzeko palazioa berriz ere aipatuko du ostiral huntako kuntseiluak… Oraikoan akziodun berri baten sarrarazteko, « Caisse des Dépôt » … Hotel du palais-ren berritzeak trabak ezagutu ditu eta uste baino sos gastatze handiagoa izanen da… Marga Forestier:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bidasoa Attak! 2020-10-01
Kaixo Attakzaleak!
Gaurkoan Okzitaniako Tolosa aldera goaz, hiriko hainbat talde biltzen duen "TOULOUSE REBELLE" bilduman geldituko gara, bertako hainbat talde entzuteko, esaterako PUNK HAINE ROLL, LES AFFEKTES, MEDEF INNA BABYLONE, CHARLY FIASCO, LES COCKS, GOD SAVE THE CUIVRES, KRAV BOCA, RASTA MITSOUKO, NOMISSUGUI, INPUT'ES eta VACARM LE ROUGE.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Enargia eta I-enerrek biltzar nagusia egin dute"
ENARGIA kooperatiba, %100ean berriztagarria den tokiko argindar hornitzailea da eta I-ENER, energia berriztagarrien ekoizpena bultzatzeko sortua izan den sozietate herritarra. Haien biltzar nagusiak egin dituzte duela egun batzuk, irailaren 26an. Maddi Sarasua:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
« Baiezkoa gertatzen baldin bada, independentzia ukanen dute, munduan beste herri berri bat izanen da »
“Nahi ote duzu Kaledonia-Berria burujabetza osora heltzea eta independente bilakatzea?” Galdera honi erantzungo diote Kanakiako biztanleek igande honetan duten herri galdezketan. Frantziaren menpe da pazifikoan den irla, eta hori 1853 urteko kolonizazioaz geroz. Parioak zaila egitea, independentziaren aldeko eta kontrakoen aldekoak tinki dira. Argia aldizkariarentzat Jenofa Berrokoirigoin kazetaria azken 40 urteetako aktualitateari begira jarri da, Arantxa Idiederren gomita zen Goiz Berri saioan.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"5G sarea martxan, baina kezkak airean"
Zonalde xurietako herriek igurikatzen dute... ekologistek baztertu nahi dute… 5G a heltzen ari da gure telefonoetara. Urte bukaeratik goiti eskuratzen ahalko dituzue 5G-a barnatzen duten harpidetzak… Oraino ez dakigu sare berriak ondorioak dituen osagarrian… ala ere kezkak agertzen hasiak dira… Marga Forestier :
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Usaian baino goizago mahatsa biltzen ari dira Irulegi inguruetako mahastizainak
Mahats biltzeak hasiak dira Irulegi inguruetako mahasti eremuetan bainan usaian baino goizago, aurten ukan dugun uda beroaren ondorioz. Izpurako Apathia etxaldeko mahastizainek, besteek bezala familia eta laguntzaileak biltzen dituzte mahatsa biltzeko. Larunbatean Jatsun ziren euripean. Gabi Etxandi Izpurako mahastizaina, bere alaba Elixabet Etxandi eta Ellande Harispuru laguntzaile batekin mintzatu da Tomas Brillaxis.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Xiberoko hautetsien elkartze bilkuraren bilana
Irailaren 17an bildu ziren lehen aldiz Herri Elkargoko Xiberoko adarra edo poloko hautetsi berriak. Ibilmolde aldaketaz, barne komunikazioaren hobetzeaz, eta abian diren xedeak aipatu dituzte (arta edo osagarri etxe, kulturgune berri bat atarratzen, espartinen etxea..). Ximun Uthurralt, Alozeko auzapeza den Jean Pelle Iriartekin mintzatu da:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(20-09-30)
Sélénite, Slevy, Haxotz, Orbel, Ana Tijoux, Lemonad Stand, Thurston Moore, The Hives, Kognitif, Deftones, Brutus, Breakdown Of Sanity
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Uhain artifizialen kontra bildu dira Getariako surflariak"
« Rame pour ta planète », surf rider fondation… hainbat elkarteek alarma jotzen dute Donibane Lohizuneko Surf Park proiektuaren aintzinean. Quiksilver enpresakren ideia da, herriko etxeak bere hirigintza planoan aipatzen duena…. Oraino ez da deus egina baina bilkura publiko bat antolatu dute atzo arratsean getarian, Marga Forestier han zen:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Ez da dudarik Amikuzeko kiroldegia, euskal elkargoaren mailako proiektu bat dela"
Amikuzeko kiroldegiaren proiektua elkargoaren mailako egitasmo bat zela onartu dute 232 hautetsiek, Euskal Elkargoaren azken bilkura osoan joan den larunbatean. Hain zuzen ere, hautetsi batek galdegin du elkargoaren gain izan behar zenez holako proiektu bat. Ipar EH Barnekaldetik, hautetsi batzuek beren lekukotasunak ekarri nahi izan dituzte. Kriztof Arotzena:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Peio Duhalt : "Gaurko lekuan ez ginuen oreka ekonomikorik lortzen. Lekuz aldatzen dugu, lokal ttipiago batera, eta bi langile guttiagorekin"
Elkar liburudenda etxe alda egiten ari da. Sortu zenetik Baiona ttikian kokatua izanagatik, Baiona haundira aldatuko da. Arrazoina? Ekonomikoa. Liburu salmenta krisian da eta Baiona ttikiko auzoa ez da gehio hain egokia. Peio Duhalt Elkar Baionako kudeatzailearekin elekatu da Olatz Idoate lankidea:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Euskal presoen aldeko mozioa bozkatu du gehiengo haundiz Euskal Elkargoak"
Jakes Esnal eta Frédéric Txistor Haranburu preso atxiki nahi dituela Frantziak erakutsi zuen berriz ere Pariseko prokuradoreak joan den astean. Bide juridikoa bukatu dela dio Bake Bideak. Horren salatzeko, Jean-René Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak bozkatzeko mozio bat aurkeztu die 232 hautetsiei, Euskal Elkargoko bilkura osoa bukatu aitzin, larunbatean. Kriztof Arotzarena:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Donibane Lohitzune eta Ziburun gudariak omendu dira
Gudari eguna ospatu dute Donibane lohizune eta Ziburun igandean. Iparraldeko Ezker Abertzaleak diturik, gerla zikina edo poliziaren biktimak omendu dira. Donibanen abiatu ekitaldia Ziburuko plazan bururatu da ekitaldi politiko batekin, 200 bat jende bilduz. Panpi Mercapide han zen ere:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Céline Mounole : "Herriko Etxearekin, Euskararen normalizazioarendako, Batzorde Extramunizipal bat osatuko dugu"
Ziburuko hainbat elkarte euskalzalek, euskararen normalizazioaren bidea arrapiztu nahi dute, ZEUK, Ziburuko Euskalgintzaren Koordinazioa sortuz. Jadanik, hauteskunde kanpaina denboran, hautagaiei txosten bat igorri zieten, beren inplikazioa galdeginez. Orain, Herriko etxearekin harremanetan daude. Céline Mounole, Kaxkarotenea ikastolako buraso gisa, ZEUK-eko kide da. Olatz Idoate lankidea harekin mintzatu da:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Etxegabeak jomugan ezartzea ez da sanoa"
Jean René Etxegarai auzapezak, etxegabeen kontra hartu duen erabakiak, ihardokitzeak pizten ditu, kontseiluko oposizioan ere bai. Mathieu Bergék zuzendu BIHAR BAIONAk ekintza bat burutu zuen atzo goizean. Eta atsaldean, Bayonne Ville Ouverte talde sozialistak debeku hori gaitzetsi du. Kriztof Arotzarena:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Momentua da, hautetsiek, beharrean diren pertsonen gaia serioski hartu eta elkarteekin arazoa globalki har dezaten"
Jendartearen parte handi bat inarrosi da, Baiona eta Miarritzeko auzapezek etxegabeen aurkako hartu deliberoen aintzinean. Ostegun aratsean mobilizazio bat iragan da Baionako herriko etxearen aintzinea, Herriko etxeko oposizioan dauden taldeak ere kontra agertu dira, eta oro har beharrean diren jendeen alde borrokatzen diren egitura eta elkarteek bat egin dute, erabaki horien salatzeko. Azpimarratzen dute, mementua dela gaia serioski hartzeko, eta arazoa globalki hartu behar dutela hautetsiek. Pantxika Ibarboure Atherbea egiturako zuzendaria:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Jakes Esnal-en baldintzapeko askatasun eskaera beste behin ere ukatua

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Baionako auzapezak etxegabeen kontra hartu neurriak salatu dituzte karrikan
Etchegaray, Baionako auzapezak, etxegabeen aurka hartu dituen neurrien aurka, ehunka pertsona elkartu dira ostiral honetan Baionan; hauen artean hainbat etxegabe. Herriko etxe aitzinean karrikaren okupazio luze eta abusibo bat egin dute. Hitzartzea eta hainbat lekukotasun bildu ditugu:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Iritzia: Ainize Madariaga (20-09-25)
Ainize de Madariagaren iritzia ukanen dugu hamabost egun guziz ostiraletan. Aldi huntan, arraindegi solas, euskaraz.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
2020-09-24 Bidasoa Attak!

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Kultur kronika: « Non dago Mikel ? »
Aurtengo Donostia zinemaldian aurkeztu duten Mikel Zabalzari buruzko dokumentalaz mintzatuko gara gaur. Ahotsa.info.k eta Izar Films.ek ekoiztutako filma, Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas.ek zuzendua, « Non dago Mikel ? » deitzen dena, asteartean aurkeztu zuten. Maia Muruagak dokumentalaren nondik norakoak bildu dizkigu:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Erretentzio zentroetan atxiloaldiak luzatu diren bitartean, kanporatzeak apaldu dira"
CIMADE elkarteak, erretentzio zentroei buruzko 10. Txostena argitaratu berri du. Azken inkeste honen arabera, Frantsez estatuak migratzaileen aurkako arrestatzeak biderkatu ditu aldiz kanporatzeak apaldu ditra. Honekin batera, azken erreformarekin atxikitze iraupenak 45 egunetik 90 egunerat luzatzeak ondorio larriak sortu dituela salatu dute. Hendaiako erretentzio zentroan esaterako, 2019an 355 pertsona atxilotuak izan ziren. Maite Etcheverry CIMADE elkarteko kidearekin hitzegin dugu. Aitor Errazkin:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Haranburu eta Esnalen kasuak eta presoen egoera aipatu dugu Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramailearekin"
Jakes Esnalen askatasun eskaeraren erabakia eta Xistor Haranbururen auzia iraganen dira bihar. Bada 30 urte baino gehiago preso direla, Jon Kepa Parot bezala. Etxeratek salatu du humanoki, politikoki eta sozialki onartezina dela. Horrez gain, espetxeetako eskubide urraketak kudeatzen dituzten tresnak diskretoki desagertzen ari direla azaldu dute.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Arnasa elkartearen ezagutza egin dugu
Aste buru huntan iragan beharrak ziren itxaropen biradak mukobisidosaz edo fibrosi kistikoaz hunkiak direnen sustenguz, bainan covidaren gatik ainitz gertakari ezeztatuak izan dira . Memento berean eritasun huntaz hunkia den Ondarruko Elene Etxaniz-en familiak bidali dauku bideo bat . Laguntza psikologikoa eta ekonomikoa ekartzen duen Arnasa elkarteak egina du film hau eritasun hau gehiago ezagutzeko… Gurekin izanen ditugu telefonoz Elene eta Noemi beren egun guzitakoa kondatzeko:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Artikulu gehiago...
- ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(20-09-23)
- Etxegabeak aterbetzeko aski azpiegiturarik ez. Christian Murat, Abbé Pierre fundaziokidea
- "Pourquoi des citoyens du Pays Basque Nord ont-ils integré l'ETA": Argala komandoari buruzko liburua
- Hendaiako industriagune nagusia biziberritzeko lanak abiatu dira
- Urriaren 3an mobilizazio eguna antolatuko da Ipar Euskal Herrian, Frantzia mailako papergabeen Elkartasun ibilaldia kari
- "Mugan diren herri guzietako auzapezekin bilduko naiz lehenik, beren beharrak jakiteko"
Nabigazioa orrika
Euskal Irratiak
Gure Irratia 106.6 |
Antxeta Irratia 90.5 |
Xiberoko Botza 95.5 - 103.7 - 88.8 |
Irulegiko Irratia 91.8 |
Euskalirratiak Twitterren
Tweets by @euskalirratiakPublizitatea
Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz
Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz
Ikusi entzuleei buruz xehetasunak