Urtea kantuz hasi dugu Euskal Irratietan!
Lehen larunbatean goizaldi berezi bat proposatü deizüegü Xiberoko hainbat kantariekilan : Maika Etxekopar, Luxi Aguergarai, Maider Bedaxagar, Pette Jaragoyhen eta Cedric Samalbide. Saioaren bilduma entzungai:
50 bat pertsona bildu ziren atzo Baionan, poliziak kontrol batean tiroz hil zuen emaztearen heriotza salatzeko
50 pertsona, ezkerreko militante, antifaxista edo jaka hori bildu ziren atzo gauean Baionako komisaldegitik hurbil. 37 urtetan, poliziak tiroz hil duen emaztearen sustenguz. « Polizia bortizkeria gelditu » banderola zabaldu zuten manifestariek. Bertan ziren batzuen lekukotasunak bildu ditu Marga Forestier-k:
"ELBko julen perez ahate hazlea hegazte gripeaz"
ELB sindikatuak ez du onartuko ahate hazkuntza sanoak hiltzea. 2017an bezala, erresistentzia eginen dute ahate hazleek, hegazti gripearen hedapena, laborantxa industrializatuaren ondorio zuzena dela salatuz. Julen Perez ELB sindikatuko Lohitzuneko ahate hazlearekin elekatu da Maddi Sarasua:
Eguberriko artisten zuzeneko saioak: Amaia Riouspeyrous, Philippe Albor eta Aguxtin Alkhat
Amaia Riouspeyrous, Philippe Albor eta Aguxtin Alkhat Zuzenean Euskal Irratietan:
Kultur kronika; Nahia Zubeldiak, egonaldi artistiko bat burutuko du Hendaiako nekatoenea baserrian
Nahia Zubeldia Ziburutarrak idazle egonaldi bat burutu du Hendaiako Abadia Eremuko Nekatoenea baserrian. Azaroa eta abendua bitartean hilabete batez egon da bere egitasmoa garatu ahal izateko; Maia Muruaga Nahiarekin mintzatzeko aukera izan du eta egonaldiaren nondik norakoak bildu dizkigu…
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
2000 argi piztu dituzte euskal presoen alde Baionan
Argi dugu orain presoak lemapean, 2000 argi piztu zituzten herritarrek errobi ibaiaren inguruan larunbatean Baionan. Urtero egiten den urtarrileko mobilizazioa desberdin izan da aurten. Egoerak behartuta ere, giza katea antolatu dute. 2 kilometroko giza kate argitsua izan da, 140 hautetsi tarteko zirelarik. Arantxa idieder han zinen.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
“4 urte hauetan, Trump-ek nazional populismo mugimendu bat sortu du alderdi errepublikar barnean”
Egoera iskanbilatsua Ameriketako Estatu Batuetan, presidenteen podere aldaketa ofizilaren mementuan. Trump-en jarraikideak, Capitolioan sartu ziren joan den astean, eta hango istiluetan 4 hil eman dira. Urtarrilaren 20ean, ustez arazorik gabe, Biden-ek Trumpen lekua hartuko du ofizialki, baina tensio giro hori beti sendi daiteke. Argitasunak ukaiteko, Olatz Idoate-rekin dugu Mikel Reparaz, Estatu Batuetan aditua den kazetaria:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Sara eta Irungo errugbilari berriz zelairatuko dira larunbat huntan, derbia jokatzeko"
Berri ona Sarako eta Irungo errugbilarientzat! Txapelketa hasten ahalko dute larunbat huntan. Hegoaldeko Euskal ligako lehen mailan lehiatzen dira. Elgarren kontra jokatuko dute denboraldiko lehen derbia, Irunen, larunbat atsaldeko 4 orenetan. Erritmoan sartzeko zaila izanen zaie, ez baitute partida ofizialik jokatu joan den martxotik hunara. Kriztof Arotzarena:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Euskal presoen aldeko hitz ordua ezberdinki eginen da, bai ipar bai hego euskal herrian
Euskal presoen aldeko mobilizazio berezia aurten, Giza Kate bat osatuko baita Baionan, Génie zubitik, herriko etxeruntz, Errobi bazterretan. 2000 parte hartzaile beharko dira, milak emana dute izena. Urtarrileko manifestaldiaren ordez, hego euskal herrian ere 220 herritan antolatuko dira ekimenak. Marga Forestier:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Erabaki txarra da, ez du betere kontuan hartzen kontestu politiko berria" Xantiana Cachenaut, Mikel Barriosen abokatua
Mikel Barrios berriz ere preso sartu beharko da. Perisko Dei Auzitegiak bost urteko espetxe zigorra berretsi dio, ETAko kide izaitea leporaturik. Azaroaren 12an aztertu zuten Barriosen helegitea eta errekisizio gogorrak egin zituen prokuradoreak. Ostegun huntan eman du erabakia epaileak. Hemendik aitzina ez da helegite bide posiblerik gelditzen. Preso sartu beharko da Barrios, baina ez da oraindik finkatua noiz. Erabakia jakin berritan, Xantiana Cachenaut haren abokatuarekin hitzegin dugu: (Argazkia: naiz.eus)
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bidasoa Attak! 2021-01-07

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Entzulearen iritzia: Jakes Bortairu (21-01-06)
Urte berriari begira, jarri da Jakes Bortairu gaurko iritzi tartean, ondoko 6 urteen etxebizita politika erabakitzen ari baitira Euskal Elkargoan PLH planarekin
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
«Pandemiarekin zaila da bertsolaritzarentzat, bestekultura eragile guzientzat bezala»
Bertsolaritzak ze leku du pandemia horren erdian? Plazak hutsak egotea behartzen duten garai hauetan, Xilaba txapelketa abiatua zelarik gelditu behar izan zuten ere. Saiorik gabe, euskarak ere presentzia galtzen du. Bertsolaria eta bertsolarien lagunak elkarteko sustapen arduraduna den Ortzi Idoate, Arantxa Idiederren gomita zen Goiz Berri saioan.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Osagarri arloko profesionalentzat txertatze gunea ideki dute Baionako ospitalean
Astearte gauean berandu iritsi dira covid19aren kontrako lehen 5000 dosiak Baionako ospitalera. Fite hasi dira txertatzeak « Arrayade » zahar etxean lehenik. Denbora berean ospitaleko langile batzuei egin zaie txertoa, presntaren begipean, ahuetariko lehena Michel Glanes ospitaleko zuzendaria izan zen… Marga Forestier:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Entzulearen iritzia: Andrea Pebet
Urteko lehen iritziarentzat, askatasunaren kontzeptua aipatu digu, edo ustezko askatasuna.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
« Brexitarekin momentuz ez dut desberdintasun handirik ikusten, Covida dute gehienik aipatzen telebistan »
Brexita koronabirus giroan abiatu da. Urtarrilaren lehenaz geroz, Ingalaterra ez da gehiago Europako parte. Aldaketa ainitz ekartzen ditu bainan, koronabirusak du leku gehien hartzen, 3. konfinamendua abiatzen dutelako. Cambridge eta Londres artean bizi den Annie Aguer xiberotarrarekin mintzatu da Maider Hoqui:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(21-01-06)
Ttun Ttun Brigade, Juantxo Skalari eta La Rude Band, Ødei, Lou Doillon, Thousand Yard Stare, Le Grand Sbam, The Kills, Pogo, August Burns Red, Vous Autres, Cosmophobe
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Axuri merkatüa: nolako geroa?"
Egüberri igan berri, axuri merkatüan bazkorekin mementorik inportanteena da egüberri. Hazleak axurien saltzen hasten dira ürrietatik aitzina. Aurten urte berezia izanki, Axuria kooperatibako Peio Quihillalt-ri sasoin hastapena nola igan den galtegin deio Maider Hoqui-k:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Sekuritate sozialak ez du gehiago lagunduko homeopatia ordaintzen"
Sekuritate sozialak ez du lagunduko homeopatia ordaintzen. Aurten definitiboki homeopatien erosleek beren sakelatik ordaindu beharko dute osoki. Sendatzeko eraginkortasuna ez dela frogatua eman da hunen arrazointzat nahiz eta mediku eta farmazialari batzuek aurkakoa defendatzen duten.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Helmuga oraindik urrun, kultur mundukoentzat
Helmuga oraino urruntzen ari da kultur munduko eragileentzat. Urtarrilaren 7an ez dituzte ateak idekitzen ahalko ikusgarri eta zinegelek. Covid19aren krisiaren emaitzak ez baitira egokiak frantses gobernuaren arabera. Iparraldeko Scène national eta Atalante zinegelen arduradunen haserrea pizten ari da… Marga Forestier:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Mixel Berrokoirigoin bakegilea larunbateko giza kateaz"
Larunbat huntan, Baionan Giza Kate bat egiteko deialdia egin dute bakegileek. Txistor 30 urte preso egon ondotik askatu izana argi izpi bat bezala ikusten dute eta beraz “argi dugu” lemapean egin dute deialdi hau. Mixel Berrokoirigoin bakegilea entzuten dugu Maddi Sarasuaren mikroan:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Krisi sanitario; sozial eta ekonomiko honetatik ateratzeko,txertoa dela aterabidea uste dut"
Txertoa bai ala ez, gehienok gure buruari egiten diogu garaia da, txertatze kanpaina ofiziala abiatzen delarik. Momentuz, zahar etxeak, eta osasun arloan ari direnek dute txertoa ukanen. Luze iraungo duen kanpaina beraz, herritar guziek ukaiteko gisan. Ioritz Bergaretxe medikuarekin hitzegin dugu:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bakegileen ekintza Miarritzeko itsasargian
10 bat bakegiletik Ekintza sinboliko bat egin dute larunbat atsaldean. Oihana Daguerre, Emilie Martin Bake Bideko kidearekin solastatu da
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Pauline eta Juliette-ekin agurtu dugu 2020ko urtea Euskal Irratietan
Pauline eta Juliette-ekin agurtu dugu 2020ko urtea Euskal Irratietan. Agorila disketxearekin plazaratu duten "Veloma" diskoko kantu zonbaitzu zuzenean eskeiniz emankizun berezi bat eskeini dugu. Zuzenekoan eskeini duten kantuen artean "Amazonia" izan da...
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Artikulu gehiago...
- Nafarroa Garaiko pilotari bat Super Prestigeko finalean izanen da lehen aldikotz
- Euskal derbirik arraroena jokatuko da Euskal Irratietan ere, 2020a bururatzeko
- Eskizofrenia edo autismoarekin bizi direnekin arte tailerrak abiatu ditu Kiribil konpainiak
- Hegazti gripearen hedapena aitzina doa
- Binazkakoa urte berriarekin batera hasiko da Eibarren eta maiatzaren 9an bururatu Bilbon
- Covid pandemiari bürü egiteko, olio esentziekin babesten ahal gira
Nabigazioa orrika
Euskal Irratiak
Gure Irratia 106.6 |
Antxeta Irratia 90.5 |
Xiberoko Botza 95.5 - 103.7 - 88.8 |
Irulegiko Irratia 91.8 |
Euskalirratiak Twitterren
Tweets by @euskalirratiakPublizitatea
Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz
Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz
Ikusi entzuleei buruz xehetasunak