Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Ostegun hau, lehen eguna Baionako Ospitaleko Zainketa Intentsiboetan, COVID 19 kasurik gabe"

Azken berri sailak

2020-
05-
29

Ostegun hau, lehen eguna da COVID kasurik gabe Baionako ospitaleko zainketa intentsiboetan. Gaur egun, bakar bat bada COVID zerbitzuan. Hala ere, “dispositiboa” indarrean atxikitzen dute. Horrez gain, beste eriei doazkien artak berriz hasi dira. Kutsadura arriskua deuseztatzeko, koronabirusa duten erientzat ibilbide bat plantan ezarri dute. Eta beste ibilbide bat, beste erientzat. Horrek giza baliabide ainitz galdegiten ditu... Kriztof Arotzarena:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Zahar-etxeetan hil dira koronabirusaren Hegoaldeko biktimen %40a

Goiz berri

2020-
05-
29

Koronabirusak Hego Euskal Herrian hil dituen 2.040 lagunetatik %40a zahar etxeetako adinduak izan dira. Martxoaren 3az geroztik bisitak debekatu zituzten arren, ezin izan dute pandemiaren ondorio larrienetaz ihes egin.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Dorothée Nabarra da Lakarriko mera berria

Goiz berri

2020-
05-
29

Arrabots haundia egin du Lakarriko auzapez aldaketak. Dakizuen bezala, Dorothée Nabarra laborarixa presentatu  zen  Dominique Boscq  orai arteko auzapezaren parean eta 6 boz alderekin Dominique Boscq-ek baino bat gehiagorekin, auzapez izendatua izan zen.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Lilika, emazteendako mendi ateraldiak

Goiz berri

2020-
05-
28

Konfinamendu garaian ideia berrien garatzeko baliatu dira zonbait. Karoline Apezetxe Izpurarra hauetan da. Lilika deitu enpresa muntatu du, emazte kirolarientzat mendi ateraldiak eta Trail iniziazioak proposatuz.Pantxika Aranbide:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Ostatuek martxa erdian hasi dute bigarren fasea Hegoaldean, tokiko bezeroak erakarri nahian

Goiz berri

2020-
05-
28

Mugen idekitzea eta probintzien arteko desplazamenduak baimendu artean, bertako kontsumitzaileei zerbitzu emateko zerbitzu minimoetan dira. Terrazen eta barruko mahaien erdiarekin baino ez, eta etxez-etxeko banaketarekin negozioa osatu nahian dabiltza.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

"Ohoratua niz lehen emaztea izaitea Hazparneko auzapeza"

Azken berri sailak

2020-
05-
28

Herriko bozetako lehen itzuliko ustekabe nagusietarik bat izan zen, Isabelle Pargadek Beñat Inxauspe auzapeza bere kargutik kentzea Hazparnen. Geroztik pandemiaren lehen fasea kudeatu izan behar du Beñat Inxauspek. Oraitik goiti, Isabelle Pargaden taldeak lekukoa hartuko du. Barda, herriko etxeko giderrak ofizialki hartu baititu...Bilkuratik landa, auzapez berria elkarrizketatu du Kriztof Arotzarenak:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Kultur kronika: « ARALAR mundua leku den lurra »

Goiz berri

2020-
05-
28

Nafarroa eta Gipuzkoaren artean dagoen Aralar mendilerroen balioaz mintzo den  eta kontserbaziorako dei egiten duen « ARALAR mundua leku den lurra » izeneko dokumentalaren ondotik, dokumentalerako sortu diren testuekin eta argazki esanguratsuenekin liburu bat argitaratu dute orain eta atzo berean aurkeztu zuten liburuaz xehetasun zonbaitzu bildu dizkigu Maia Muruagak:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

“Familia gehienek jakin dute krisiaren aitzinean antolatzen”

Goiz berri

2020-
05-
28

Etxealdiak ekarri dituen ondorio psikologikoak aztertu ditugu asteazken goiz honetan, alde batetik Elorri Ameztoi psikiatrarekin eta bestetik Mattin Lapeyrade psikologoarekin:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

2020-05-28 Bidasoa Attak!

Bidasoa Attak

2020-
05-
28

Kaixo Attakzaleak !
 
Gaurkoan Japoniara goaz eta STAR CLUB-en abesti epiko batekin saioari hasiera emango diogu, ondoren THE RUSTLER, INNOCENTS eta SO WHAT taldeen Hardcore punk basatia entzuteko , amaitzeko STAR CLUB taldearekin itzuliko gara, haien garai desberdinetako doinuak entzuteko.
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
   

Donibane-Ziburuko atun gorritan ari diren arrantzale tradizionalek kuota duhinak galdegin dituzte sektoreak bizirauteko

Goiz berri

2020-
05-
27

Bizpahiru tona barkuko galdegiten dute. Izan ere, frantses Estatuko kuotaren %90a arrantzontzi pelagiko erraldoiek harrapatzen duten bitartean, haiek soberan arrantzatutakoa itsasora jaurtitzen dutenarekin, aski lukete artisau txalupek bizi ahal izaiteko. Koldo Nausia: 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Etorkinekin kolektiboak, paperik gabekoen berehalako erregulartzea eskatu du

Goiz berri

2020-
05-
27

Migranteen berehalako erregulartzea edo paperrak emaitea eskatzen du Solidarité Migrants – Etorkinekin kolektiboak. Izenpedura bilketa bat egin du eta astearte hontan suprefetarekin bildu dira, honek mezua helaraz diezaion Prefetari. Ihintza Arrieta:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Kultur kronika: Maddi Ane Txoperenaren lehen eleberria

Goiz berri

2020-
05-
27

Maddi Ane Txoperena bertsolari, idazle eta kazetariak bere lehen elaberria plazaratu berri du : « Ene baitan bizi da » izenekoa. Elkar argitaletxearekin eta  Gazteluma sariari esker argitaratutako liburuaren nondik norakoak bildu dizkigu Maia Muruagak:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Ez dateke gerezi biltze handia aurten Itsasun

Goiz berri

2020-
05-
27

Usaian ekainean egiten den Itsasuko gereziaren bestarik ez da izanen aurten koronabirusaren gatik. Gainera urte hau ez dela gerezi urte iduri litaike. Bestalde hemengo gereziaren zaintzeko sormarka baten ukaiteko desmartxak segitzen du. Maider Hoqui:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

“EHBai eta hurbileko hautetsien egituratzeko borondatea dugu”

Goiz berri

2020-
05-
27

Herriko bozen bigarren itzuliari begira EHBAiko bozeremailea den Nikolas Blainekin mintzatu gira.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Hegoaldeko herritarrek %5ak baino ez ditu koronabirusari aurregiteko antigorputzak garatu

Azken berri sailak

2020-
05-
26

Txerto bat aurkitu bitartean, Covid19aren pandemiari aurregiteko talde babesa lortzeko herritarren %60ak eritasuna pasa izana beharko genuke, baina talde inmunizaziotik urrun gabiltza oraindik. Anartean, maskak etabi metroko tarteak dira neurri eraginkor bakarra adituen arabera.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Kultur kronika: Aguxtin Alkhat.en « Hutsaren hatsa » diska berria

Goiz berri

2020-
05-
26

Gaurko kultur kronikan Aguxtin Alkhat.en diska berriaz interesatuko gara. Aguxtin Alkhat.ek « Hutsaren hatsa » izeneko diska plazaratu du astelehen hontan eta diskari buruzko nondik norakoak bildu dizkigu Maia Muruagak:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

   

Ipar EH-ko Mission Locale egiturak bere bulegoak berriz idekiko ditu ohiduraz bezala ekainaren 2-tik aintzina

Goiz berri

2020-
05-
26

16-25 urte arteko gazteak laguntzen eta sustengatzen dituen Mission Locale egiturak bere bulegoak berriz idekiko ditu usaiako baldintzetan Ekainaren 2 tik goiti. Mission Localeko hezitzaileak ez dira halere lanik gabe egon konfinamendu garaietan. Alderantziz : Tele lan ainitz egin dute eta zailtasunetan diren gazteekin lotura atxiki dute. Diru laguntza dozierrak bereziki bete dituzte. Iñaki Ospital Mission Localeko langilea:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Biriatuko herriko etxea osatu da, Solange demarcq izanen da hemendik aurrera Biriatuko auzapez berria

Azken berri sailak

2020-
05-
26

Biriatun, Solange Demarcq-Egiguren auzapez izendatu dute, atzoko kontseiluko bilkuran. Luzaz auzapez egon den Michel Hiriart  eta bere taldeko beste bi hautetsiak ez dira agertu, prokurazio baten bidez ordezkatuak izan dira. Aitor Errazkin:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Atun gorriaren arrantza kuoten desoreka salatuko dute asteart huntan arrantzale tradizionalek

Goiz berri

2020-
05-
26

Atun gorriaren kanpaina zonbait asteren buruan abiatzekoa da Atlantiko itsasoan. Bainan, amu arrantzan ibiltzen diren itsasuntzi ttipiek gaurdanik deiadarra pizten dute, untzi pelagikoekin duten arrantza kuota desoreka haundia salatzeko. Pantxika Arranbide.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

   

"Parcoursup: ikasleen bidea argitua"

Goiz berri

2020-
05-
26

Unibertsitatean edo goi maileko eskoletan onartuak izaiteko, urtean zehar lanean serioski arizan direnentzat berri ona izan da baxorik ez izaitea. Besteentzat ahatik terminaletik landa zeri buruz joan, ez da denentzat argi. Parcoursup plataforman egin xedeen emaitzak jakin berri dituzte.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

"Egokitu bagira ere, ez gira laketu"

Goiz berri

2020-
05-
25

Jatetxeen egoerari interesatzen gatzaizkio astelehen huntan Euskal Irratietan. Pandemiak eragin konfinamendua eta deskonfinamenduari nola egokitu diren jakin nahi izan dugu.Gure gomita, Jerome Etxebarne lekorneko ostalerra da. Kriztof Arotzarena harekin solastatu da:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

"Ipar EH barnekaldeko bezeroak ez dira oraindik itzuli"

Azken berri sailak

2020-
05-
25

Joan den astetik, Angeluko BAB 2 merkataritza guneko 120 saltegiak berriz lanean hasi dira, deskonfinamenduarekin batean. Hetsaldi garaian, hipermerkatua, okindegia, farmazia eta tabako bulegoa baizik ez ziren zabalik gelditu. Galdu den 2 hilabeteko negozio zenbakia ez dela berreskuratuko erran dauku Stéphane Brone BAB2ko zuzendariak...Harekin mintzatu da Kriztof Arotzarena:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Abertzaleak erabakigarri hauteskundeen bigarren itzulian

Azken berri sailak

2020-
05-
25

Herriko bozen bigarren itzuliko "maxina" abiatua da, ostiralean lehen ministroak ekainaren 28ko data ezagutararazi ondotik.
Kanpaina laburra izanen da gure eskualdeko 18 herritan iraganen dena, laburra baina beroa zenbait herritan. Abertzaleen  bozak erabakigarri izanen dira, eta azken urteetan ez bezala, herriko etxe gottorrak kudeatzeko xantzak badituzte. Jose Luis Aizpuru:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Baionako ospitalean koronabirusaren krisiaren denboran sendatu ez diren beste eriak gaindizka

Goiz berri

2020-
05-
25

Ospitaleko langileen baldintzak ez doatzi hobetuz . Koronabirusaren krisia behar izan dela jendea ohartzeko zoin baldintza zailetan ari diren , bainan gobernuak elkor segitzen duela . Zerbitzu desberdinak berriz idekiten ari eta beste lan zama pizu bat erizainentzat . Baionako ospitalean ari den Maitena Dufau-ren lekukotasuna, Jojo bidart-en mikroan:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika

KAXIXA koronabirusa

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak