Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Irungo Herriko Etxea Adikzioen Kontrako IV. Plana osatzen ari da

Azken berri sailak

2019-
02-
11

Heldu diren bost urteetan, gazteen artean alkolaren eta drogen kontsumoa prebenitzeko xedez, gaur egungo egoera diagnostikatu eta hartu beharreko neurriak aztertzen ari dira azken asteetan. Koldo Nausia:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Prebentzio lan hauek eraginkorrak direla nabarmentzen du Irungo Herriko Etxeak. Izan ere, substantzien kontsumoari dagokionez, 2011. urtean 12 eta 16 urte artekoen %5ak aitortu zuen kokaina noizpait jastatu zuela, eta %20ak kalamua errea zuen azken hiruilekoan. Gaur egun, aldiz, datu hauek erdira apaldu dira.

   

Ixo Quizz: Newhouse vs Kuartz

Ixo

2019-
02-
11

Ixo Quizz: Newhouse vs Kuartz

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Venezuela Jon Artano kazetariaren ikuspuntututik

Goiz berri

2019-
02-
08

Urtarrilaren 23an Venezuelako oposizioaren manifestaldi baten ondotik, Juan Guaido Asanblea nazionaleko presidenteak bere burua bat bateko presidente gisa aldarrikatu zuen. Berehala Estatu Batuek hala onartu zuten eta segidan beste herrialde andana batek. Geroztik krisia politikoa gorenean da. Egoera zertan den argitzeko, Battitt Crouspeyre Hego Ameriketan den Jon Artano kazetariairekin mintzatu da.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Bi Ginear gazte eskolatuak dira D.Garaziko Frantsesenea laborantxa eskolan

Azken berri sailak

2019-
02-
08

Joan den Azaroan dei bat errezebitu zuten eskolan “Etorkinekin” deitu elkartearenganik, 18 urte baino gazteagoak ziren bi etorkin geldituak zirela Baionan. Legeak manatzen duen bezala, haur guziak, etorkinak barne, zaindu eta eskolatu behar dira. D.Garaziko laborantxako lizeoak onartu du galdea eta bi Ginear gazteen ekarpena baikorra izan dela denentzat erran dauku Xexil Crouspeyre Frantseseneako zuzendariak…

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Esperientzia aberatsgarri hortarik abiatuz, Herrialdeen arteko elkartasuna aipatu nahi da ortzirale huntan izanen den eskolako Biltzar Nagusian eta debatea ideki nahi dute burraso bai eta ere interesatuak diren herritar orori.
   

« neska bat leku inposiblean » liburuaren aurkezpena Maulen

Azken berri sailak

2019-
02-
08

Xabier amuriza, bertsolari, politikari eta idazlea Xiberoan izanen da aste hondar hontan. BIK hots barnekaldeko irakurleen klubak kumitatu du bere azken liburuaren presentatzera; « neska bat leku inposiblean ». Liburuaren laburpen bat egin aitzin, BIK taldeko Allande etxart’ek Xabier Amuriza bi hitzez aurkezten digu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
BIK’en Hitzordua Mauleko Hebentikenean hots Chaume gaznategi bazterrean duzie goizanko 10etan.
Bestalde, bezperan, hots ostiral hontan Barkoxen date. Hilabete oroz bezala barkoxtarrak bilduko dira kantatzeko , bena Xabier amurizak kantore hanitx idatzi beitutu horietaz eta beste ariko da Mixel Etxekopar’ek lagunturik.Hitzordua ostiralean 9etan Xilo’enean (ostatuan)
   

Maialen Moreno Zubeldiak irekiko ditu aurtengo otsail ostegunak

Goiz berri

2019-
02-
07

Maialen Moreno Zubeldiak irekiko ditu aurtengo otsail ostegunak.Irri istorioetaz egin du bere tesia eta liburu bat plazaratu du ikerketa hortaz. Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko irri istorioak bildu ditu. Hor ohartu da berdintasunak bazirela haien artean baita Europako beste herrialde zonbaitekin ere. Beste berezitasun bat aipatzean 15garren mendeko istorioak aurkitzen direla gaur egun ere esplikatzen du. Zerk sortzen duen umorea aztertu eta aurkeztuko digu ere. Maialen Moreno Zubeldia :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Otsail ostegunak Donapaleun, Auzitegi karrikan herri elkargoaren egoitzan 8.30tan ttanko.
   

"Txillardegi" omenduko du aurtengo Korrikak

Azken berri sailak

2019-
02-
07

Jose luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" omenduko du aurtengo Korrikak.Txillardegi hizkuntzalaria izan zen, euskara batuaren aitetako bat ; euskal eleberri edo nobela modernoaren aitzindari ; soziolinguistikan aditu, matematikari, ingeniari  eta beste. Donostian sortu eta Donostian zendu zen 2012an. ETA erakundearen sortzaileetarikoa izan zen ; 1961ean Ipar Euskal Herrira, Hazparnera etorri zen frankismotik ihesi. 1964.urtean euskara batuaren oinarri izango zirenak idatzi zituen Baionan, Lafitte eta Davantekin batera ; 

Txillardegi euskaldun berria zen, eta euskara ikasteko liburuak ere idatzi zituen ; euskal azentuaz idatzi zuen bere tesia, eta politika munduan ere burubelarri sartu zen : Herri Batasunako senatari izan zen Madrilen eta ondotik Aralar alderdi politikoan.1.600 idazki baino gehiago idatzi zituen, 40 liburu eta hainbat artikulu. Korrika, Jakin aldizkariak eta Euskal Herriko Unibertsitate publikoak, elkarlanean, Txillardegiri buruzko biografia eta antologia bat argitaratu dituzte.Lorea Agirre, Jakin aldizkariko zuzendaria da

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Txillardegiri buruzko dokumental bat ere egina izan da eta igande arratsean Euskal Telebistan ikusten ahalko da 
   

Departamentuko laborantza ganbaran FDSA garaile

Goiz berri

2019-
02-
07

 Igurikatua zen bezala, Departamendu osoan FDSEA da nagusi bozen % 54 ekin, ondotik heldu da ELB sindikatua %24,2 rekin, hirugarren tokian Biarnoko Konfederazioa %13,2rekin eta laugarren Coordination Rurale % 8,6 eginez.Jojo gure lankideak elgarrizketatu ditu ELB eta FDSEAko zerrenda buruak….

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Euskara lizeotik kanpo gelditu daiteke hezkuntza erreformarekin

Goiz berri

2019-
02-
07

 Lizeoa eta baxoaren erreforma ez bada aldatzen, euskara lizeotik kanpo geldituko dela salatu dute Euskara Geroanek baita ere Biga Bai eta Ikas Bi burraso elkarteek. Euskara Geroan bigarren mailako ikastetxe publiko eta pribatuetan euskara eta euskaraz erakasten duten erakasleen elkartea da. Euskara Geroaneko Aitzina Mazusta erakaslearekin izan da Kriztof Arotzarena. Frantziako hezkuntza minixteritzak heldu den sartzerako aplika dezakela lizeoaren eta baxoaren erreforma.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

50 urte ospatzen ditu Seaskak

Goiz berri

2019-
02-
07

 1969 - 2019, 50 urte ospatzen ditu Seaskak aurten. Lehen burrasoetarik bat izan zen Gexan Alfarorekin izan da Kriztof Arotzarena.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

   

Mikel Laboaren omenezko kontzertua eskainiko du Iñaki Salvadorren seikoteak

Goiz berri

2019-
02-
07

Baionako antzokian ostiral hontan Iñaki Salvador seikotean, Mikel Laboaren omenez kontzertua eskeiniko du gaueko 20:30etan, 

xehetasunak berehala bilduko ditugu zurekin, Maia Muruaga

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(19-02-05)

ADI

2019-
02-
06

Kulto Kultibo, Ziztada & Rlantz, Moxal, Bloody Brotherhood, Beirut, Deer Tick, Xiu Xiu, French For Rabbits, Coeff, Al'Tarba & Senbei, Path Of Misery, Better Than Mending.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

   

5 urteko presondegi zigorra David Pla-ren kontra. 7 urtekoa Iratxe Sorzabal-entzat

Azken berri sailak

2019-
02-
06

Asteart aratsalde huntan bururatu da ETAko 2 kideen kontrako auzia eta Pariseko epaileek berehala eman dute deliberoa. Prokuradoreak galdeginak zituen zigorrak baino 2 urte gutiago. 2015 ean Baigorrin arrastatuak izan ziren bi militanteak . EH-ko bake prozesua aintzinarazteko urratsetan ari zirela azpimarratu dute akusatuek auzian, bainan prokuradoreak ez ditu ohar hauek kondutan hartu. 

Auzia segitu duen Goizeder Taberna, Mediabask hedabideko kazetaria.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Holako auzi batean zigor haundiagoak irriskatzen ahal zituzten, kontsideraturik ETA ko buruzagi bezala ezagutu zituztela Pla eta Sorzabal. Aldaketarik sendi ote den justiziaren aldetik, galdegin diogu Goizeder Taberna kazetariari.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Presondegi zigorretaz gain 2 presoak Fijait fitxategian sartuak izanen dira eta Iratxe Sorzabal-i Frantses lurraldean egoiteko debekua ezarri diote. Ez ordea David Pla-ri bere familiako egoera kondutan hartua izan baita.
   

LAB, CGT eta Sud rail sindikatek Garazi eta Baiona arteko trein ordutegi egoki bat aldarrikatu dute

Azken berri sailak

2019-
02-
06

Herritarren eta trein erabiltzaileen mobilizatzea beharrezkoa da Garazi eta Baiona arteko trein liñarentzat ordutegi egoki bat lortu nahi bada.Hara zer mezu plazaratu duten LAB, CGT eta Sud rail sindikatek asteart goiz huntan, Donibane Garaziko trein geltokian egin bilkura publikoan.

Eskualdeak, Hirigune Elkargoak eta SNCF-ak ordutegi berriak lekuan emanen dituzte heldu den abenduan. Trein gehiago aurreikusia da goiz eta aratsez, bainan goizeko 9ak eta 4ak artean hutsune haundi bat bada Garaztik, sindikatek jadanik salatua duten bezala. Jean Mixel Galant Azkarateko auzapeza bilkura publikoan zen. Hautetsiak erran daukunaz, ez zituen bilkuran entzun elementuak ezagutzen. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Mathieu Bergé eskualdeko kontseilariak erantzun zien sindikatei erranez, beren kontra proposamena berantago berriz ikusia izan daitekela. Bainan hortan ez du sinesten Jeronimo Prieto Lab sindikatuko kideak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Sindikatak damutzen dira ere, Hirigune elkargoak heldu den asteburuan  antolatzen dituen mugikortasunaren egunetan, Garazi baiona treinbideaz ez dela eztabaidarik pentsatua izan. 
Aldaketa nahi bada, sindikatek bakarrik ezin izango dutela lortu, eta ondorioz, herritarrer mobilizitzeko deia zabaldu diete bilkura publiko huntan
   

Eskola karta berriak zer esana eta haserrea piztu du

Azken berri sailak

2019-
02-
06

Ostegun huntan bilduko da Paueko ikuskaritza, heldu den sartzeko eskola kartaren finkatzeko. Donamartiri eta Donoztiriko eskola publikoko burraso eta ikasleek bidaia eginen dute.

Haur kopurua apaldu zela eta, frantsesezko postu erdi bat kendu zieten joan den sartzea kari.
Haatik, heldu den sartzerako, 60 bat haur izanen direla aurre ikusi eta, euskarazko postu erdi bat gehiago galdegiten dute.Nikolas Elizalde burrasoa

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Hitza atxik dezan beraz galdeginen diote Donamartiri eta Donoztiriko burraso eta ikasleek, Pierre Barrière ikuskariari, ostegun huntako ikuskaritzaren karietara.
Hendaiako Lissardy eskolaren kasuan frantseseko irakasle postu erdi bat galtzekotan dira.Lissardy eskolako guraso eta irakasleen esanetan aklademia ikuskaritzak ez du Hendaiako eskolen izaere berezia kontuan hartzen, lissardy eskolan esaterako ikasleen %51 hegoaldetik edota beste herrialdeetatik etorritakoak dira, guztira 14 nazionalitate ezberdin biltzen dira. Frantsesa edo euskara menperatzeko zailtasunak dituzte. Céline Etchebarne Ikas Bi-ko permanentea:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Hendaiako Lissardy eskolaren egoera berdinean Donamartiri-Donoztiriko RPI edo eskola bateratuan ere, postu erdi bat mehatsatua da. Ostegun honetan elkarretaratze bat prestatzen ari dira Pauen Akademia ikuskaritzaren aitzinean.
   

“Bertsolaritzaren azterketa soziologikoa” aztertuko dute

Goiz berri

2019-
02-
05

 “Bertsolaritzaren azterketa soziologikoaz” mintzo gira goiz honetan. Bertsozale elkarteak bertsolaritzaren egoera zertan den aztertzeko, lan bat galdegin zien 2015ean Euskal Herriko unibertsitateko ikerlari batzuei. Hauen artean Harkaitz Zubiri.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Iratxe Sorzabal eta David Plak ETAren amaiera azaldu dute Parisen

Goiz berri

2019-
02-
05

Astelehen eta astearte honetan Parisen epaitzen ari dira David Pla eta Iratxe Sorzabal. ETAko kide eta ordezkari izatea, armak eta dokumentu faltsuak eta propaganda materiala izatea leporatzen diete.

2015ko irailean Baigorrin atxilotu zituzten Bi militanteak “Bake Prozesuaren testuinguruan, EHko hainbat eragilerekin elkarrizketak egiten ari zirela. Operazio berdinean atxilotuak izan ziren ere Ramuntxo Sagarzazu eta Pantxo Flores. Parisko instrukzio epaile batek erabaki du azken bi hauek ez epaitzea. Atzoko eguna nola joan den kondatu dauku auzia segitzen duen Berriako Ekhi Erremundegi kazetariak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

   

Emmaüs erakunde sozialak, eguneko zentro berria ideki du Irunen

Azken berri sailak

2019-
02-
05

Emmaüs erakunde sozialak kale gorrian diren pertsonak jendarteratzeko, bakotxari egokitu zerbitzua eskaintzeko Eguneko Zentro berria ideki du Irunen duen lantegi guneanLantegian berean ezarri dute atseden-gunea, jendarteratzeko xedea dutenek lanbide bat ikasi eta karrikatik atera daitezkeela ikus dezaten. Koldo Nausia:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Hor gosaldu, jantziak garbitu, eta hezitzaileen laguntzari esker, bakoitzaren erritmo, egoera eta gaitasunen arabera, bizitza proiektu berri baten abiatzeko aukera eskaintzen zaie.
   

Gaindegiak Euskaraldiaren arrakasta neurtu du

Azken berri sailak

2019-
02-
05

225 mila parte hartzailerekin, Euskaraldia arrakastatsua izan da. Gaindegiak plazaratu azterketaren arabera 11 egunez, azaroaren 23tik abenduaren 3rat, ariketa sozialean parte hartu dutenen %73a, Aho biziak ziren, %27 Belarriprestak. Bainan azterketa hunek beste hainbat elementu aintzinean emaiten ditu, oraino hobeki egiten ahal dela adierazten dutenak. Pantxika Arranbide:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Uztaritzeko herriko etxeak, bizitegi berrien eraikuntza apaltzeko xedea du

Azken berri sailak

2019-
02-
05

Ikusiz populakuntza beti gora doala, bizitegi berrien eraikuntza apaltzeko xedea du Uztaritzeko herriko etxeak, aurten burutuko duen PLU edo lekuko hirigintza planaren bidez. Aurtengo proiektu nagusia izanen du, beste batzuen ondoan....Kriztof Arotzena:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 
   

Baionan batu dira jaka horiak

Goiz berri

2019-
02-
04

Baionan, jaka horien hamabigarren elgarretaratzea gauaz egin zen joan den larunbatean. Iparralde bainan ere Landesetako eta Biarnokoak gomitatuak ziren martxa animatu hortan parte hartzeko.Panpi Mercapide han zen.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Lurralde proiektuaren garatzeko eta definitzeko epea adostu dute Euskal Elkargoko hautetsiek

Goiz berri

2019-
02-
04

Politika orokorrak finkatu ondotik, Lurralde proiektuaren garatzeko eta definitzeko epea adostu dute Euskal Elkargoko hautetsiek. Ekonomiaz ere luzaz ari izan dira, horren parte den laborantxaz ere bai preseski, gai horietaz galdegin dio Kriztof Arotzarenak, Mixel Etxebest Euskal Elkargoko lehendakari ordeari.

{https://archive.org/download/190204EuskalElkargoaMixelEtxebestGB/19%2002%2004%20Euskal%20Elkargoa%20-%20Mixel%20Etxebest%20GB.mp3}

   

Kanboko PLU edo hirigintza planoaren berrikustea onartu du Euskal Elkargoak

Goiz berri

2019-
02-
04

136 alde, 23 kontra eta 36 abstenziorekin, Kanboko PLU edo hirigintza planoaren berrikustea onartu du Euskal Elkargoak larunbat huntan.

Alta, bilkura osoa aitzin, Kanboko oposizioak, ELBk eta Lurzaindiak abisatu zuten, hori onartuz gero, laborantxako 10 hektara lur betiko galduko zirela. Gaiak eztabaida sortu badu ere, gehienek alde egin dute. Kriztof Arotzarena:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Bestalde, larunbateko euskal elkargoko biltzar osoan, lurralde proiektuaren definitzeko epea ados dute 233 hautetsiek. Hemendik apirilerat, adostu beharko dute orain.
   

Lapurdi 1609 elkarteak"Ttikiak handi" liburua plazaratu du

Azken berri sailak

2019-
02-
04

“Ttikiak Handi” liburuaren aurkezpen azaldua egin zuten atzo egileek, Senperako Amotze auzoko Larraldean. Mixel Mendiburu, Auxtin Zamora eta Leiane Madariagak egindako lana, Lapurdi 1609 elkarteak plazaratzen lagundu duen 10. liburua da. Aurrekoetan bezala, Senpere eta inguruko historiaren pasarteak berreskuratu nahi izan dituzte. (Argazkia: Bob Edme)

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
250 ale argitaratu dituzte, baina bigarren edizioa agindu dute ianeko. Senpereko Lekuonan eros daiteke 10 eurotan, baina Euskal Herriko Elkar denda guzietan ere eskuratu ahalko da. 
   

Nabigazioa orrika