Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Abortoaren egoera Euskal Herrian.

Gobernuko talde politikoaren arabera, emakumeen abortatzeko eskubidea kolokan jartzen da erregularki. Frantzian, Hollandek aldaketa nabarmena martxan jarri zuen martxoan, gastu guztiak seguritate sozialak bere gain hartzen baititu. Espainian aldiz, PP eskuindar alderdiak mugak erantsi nahi dizkio egungo arauari. Legez, Bidasoaren bi aldeetan abortatzea erabat legala bada ere, sendagileak kontzientzia klausula dute, eta horrek dena traba dezake. Nafarroan adibidez, abortoen %97a, osasungitza pribatuan egiten da, hala beharrez. Iparraldean, Baionako erietxe eta klinikan egin daiteke, Donibane lohitzunen ere, eta Miarritzeko ginekolo bat da bakarra, sendagile gisa egiten duena. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu