Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek independentziaren aldarria Larun mendi kaskoraino eramango dute

Aurten sekulan baino beharrezkoagoa da haien ustetan, COVID19aren izurriteak  bakotxaren askatasun eta sozial sailean gibelaldi larria ekartzeaz gain, Euskal Herria zatitua egon da mugen hestearekin. Eta hortako, ERNAI eta AITZINA gazte antolakundeek  elgarlana indartu dute. Aimar Lopez, AITZINAko kidea:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Euskal gazteriari herri bat garela erakusteko deia luzatu diote beraz, bi zutabetan eginen duten mendi martxarekin. Urruñako Olheta auzoko Trabenia ostatutik, eta Berako Altzate plazatik abiatuko dira astearte huntan goizeko 10:00etan. Eta Larhungo kaskoan ekitaldi bat burutuko dute, Bokaletik Tuterara eta Eskiulatik Trebiñura, Euskal Errepublika berdinen arteko herria eraiki beharra azpimarratzeko.