Akitania-Limousin-Poitou Charente eskualdea TAFTAren kontra
ALPC, Akitania-Limousin-Poitou Charente eskualdea, lehena Frantses estatu mailan, TAFTA edo Itsasoz gaindiko merkatu libreko hitzarmenaren kontra agertzen.
Duela zonbait egun, ezkerreko gehiengoak mozio bat pasarazi du, Frantses gobernuari TAFTA akordioko negoziaketetarik erretiratzea galdeginez.
Europar Batasuna eta Estatu batuak negoziatzen ari baitira bien arteko merkataritza libreago bati buruz joaiteko xedearekin. Eta horrek aldaketa ainitz ekarriko lituzke : sormarken desagerpena, Jitez aldatu organismo edo pozoinen erabilpena edo ere Shiste gasaren ustiaketa baimentzea, besteak beste. Ezkerreko gehiengoak pasarazi duen mozio hunen mamai zoin den esplikatu dio Pantxika Aranbideri, Andde St Marie kontseilari sozialistak.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.