Alberto Spektorovski " Orain baino nazioarteko ordezkaritza indartsuago bat beharko da Espainiaren borondate eza aldatzeko "
Nazioarteko Harreman Taldeko kide da Alberto Spektorovski. Euskal Herriko Bake prozesua ongi ezagutzen du, Brian Currin Hego Afrikako abokatarekin batera, hurbiletik jarraitzen baitu armagabetzea eta bake prozesua ere azken 5 urteotan. Luhusoko polizia operazioak ez du sobera harritu. Bere ustez Espainiako eta Frantziko gobernuek ez dute bake prozesu honetan sinisten, eta armagabetzerik ere ez dute nahi. Hala ere, ez du uste gizarte zibilak burutu behar duenik bakarrik ETA talde armatuaren armagabetzea. Instituzio baten beharra ikusten du ondoan, eta Euskadiko gobernua ikusten du horretarako prest eta iruditzen zaio beharrezkoa dela
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bi estatuek ETAren arma guztiak eta gordagiak ere, kontrolatuak dituela uste du, eta horregatik komeni zaienean bakarrik egiten dituztela polizia operazioak, hots, armagabetzean nolabaiteko urratsak egiten direnean, beti ere hausteko
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bitartekari honek dio, orain baino nazioarteko ordezkaritza indartsuago bat beharko dela Espainiaren borondate eza aldatzeko
Elkarrizketa osoa (Gazteleraz):
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2016(e)ko abenduak 22