Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Aljeriako CEVITAL enpresak, egin eskaintza, onartua.

FAGOR etxetresnak enpresa zer erran handia ematen ari da azken hilabeteetan. Azken berria da, Aljeriako CEVITAL enpresak, egin eskaintza, onartu duela Donostiako Pedro Malagon epaileak. Hots, oraingoz, hegoaldeko FAGOR enpresak likidatuko dira, eta Frantzian daudenak, hala nola, Vedetti, Brandt eta Easycook besteak beste, Cevital enpresaren esku geldituko dira. Hala, 1200 lanpostu atxikitzeko bermea ematen du horrek, eta frantziako gobernua ere prest agertu da, egoera gauzatu dadin kolaboratzeko. 

Erran bezala Donostiako Malagon epaileak onartu du, baina gaur berean Nanterreko epaitegiak ere onartu behar du erosketa hori.  
Eta diotenez, litekeena da onartzea. Gauza ona Frantziako enpleguarentzat , baina hegoaldean likidazioan dauden enpresentzat ere, aktibitatea berreskuratzeko.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu