Amikuzeko Libertimendua igande hontan izan zen
Urte huntan ere gauza frango iragan da Amikuzen, eta zirtzilek ez dituzte huts egin. Donapaleuko Libertimenduan, igande huntan, gaztek jorratu dituzte urtean zehar gertatuak : HELEP, kirol erakasle ez euskalduna, Chemins-Bideak, Mauleko hiltegia, besteak beste. Eta nolaz ez Etxarriko AFMR-a.Hainbat gaietaz mihia xorrotx ukan dute zirtzilek.Huna,bururatzean bildu ditugun ikuslierren zonbait ohar.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Antzerki bainan ere bertsu, dantza eta musika baziren Donapaleuko plazan, igande huntan.Helduden igandean, Donibane Garaziren aldi izanen da.