Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Antxeta Irratiak antolatuta, Parisen izandako Euskal Herrian bakea lortzearen aldeko giza konferentziren bilana eskeiniko dute larunbata hontan FICOBAn.

Ekainaren 11ean Bakebideak, beste eragile batzuen babesarekin ,Pariseko Asanblada Nazionalean Euskal Herriko egoera politikoa jarri zuen mahaigainean. Han aipaturikoa, baina batez ere, Aieteko Konferentziaz geroztik, Ipar Euskal Herrian bakea lortzearen alde egin duten xinaurri lana aipatuko dute larunbatean Irungo Ficoban. Goizeko 11:00etan hasiko da, Antxeta Irratiak antolatu duen Euskal Herrian bakea lortzearen aldeko giza konferentzia. Eta bertan Bake Bideko Anais Funosas eta Atxik Berrituz Kolektiboko Peio Ospital izanen dira hizlariak. 

Ideologia ezberdinetako jendea batzea lortu dute azken hilabeteetan, elgarrizketarako espazio berriak sortuz. eta Anais Funosas-ek erran dauku, Antxeta Irratiak antolatutako mahaingurua profitatu nahi dutela, Ipar Euskal Herriko egoera aipatzeko profitatu nahi dutela, herritarren partehartzea sustatzeko. Egoera konpontze aldera denen beharra dagoelako 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Hitzordua larunbata hontan emana dute, Irungo Ficoban goizeko 11:00etatik landa. Gogoan hartu beharra dago, joan den udazkenean ere, Antxeta Irratiak Bizikidetza Jardunaldiak antolatu zituela. Hain zuzen ere, euskal gatazkaren alde bateko zein besteko biktimak, euskal presoak eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako auzapezak mahai baten inguruan bildu zituzten orduan, bake bidean elgarrizketa bilatzeko xedez.