Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Argala, ETAko militante historikoa erahil zutela 40 urte beteko dira ostiralean

2018-
12-
19

Azken berri sailak

Ostiral huntan, 40 urte beteko dira, Jose Migel Beñaran, Argala, ETAko militante historikoa, Batallon Vasco Español talde parapolizialak erahil zuela Angelun. Franko diktadorearen segida hartzeko aurreikusia zen Carrero Blanco, hil zuen Ogro operazioko partaide izan zen Argala.
Omenaldia eginen zaio hain zuzen ostiralean Angeluko Jean Léon Laporte etorbidean, erahil zuten gunean, goizeko 11etan.
Bainan asteazken huntan berean, Iratzar fundazioak hitzaldi bat proposatzen du Baionan Eusko Ikaskuntzaren egoitzan, Argala-k, ezker abertzaleari egin ekarpen ideologikoa barneratzeko. Hitzaldian parte hartuko duen Iratzar fundazioko Andoni Olariaga idazleak azpimarratu digu, eztabaidatzeko eta besteak entzuteko gaitasun haundia zuela Argalak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Hitzaldian parte hartuko du ere Xabier Ezkerrak. Hitzordua aratseko 8etan Eusko Ikaskuntzan Baionan.
Lehenago, 7etan, ETAko beste militante bat omendua izanen da Bourneuf karrikan, Duela 35 urte Gal-ek erahil zuen Ramon Oñaederra, Kattu.