Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Aste Santua Hondarribian.

Aste Santua edo Saindua Hondarribian……. apaizaren otoitza eta eliz barruko oihartzun eta barne gogoetatik haratago doa…. usadio zaharra izanki, Ostiral Santuarekin urtero, bederatzi pasoak edo santu eta ama birjinen irudiak paseatzen dituzte Alde Zaharreko karriketan zehar. Elizbira deitzen diote, eta kristoren nekaldiaren meza ondotik egiten da. Gurutzetik jaitsi eta gainerako irudiekin batera, herriko gizonek sorbalda gainean eramaten dituzte isiltasunean. 

Ikusgarria izanagatik, herriko jendeak, eta bereziki, bisitariek leporaino betetzen dute Alde Zaharra prozesioa ikusi nahian. Azken bi urteetan, aldiz, euria zela eta, prozesioa eliza Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren parrokiatik atera gabe, elizaren barruan egin behar izan dute itzulia, bertsio laburtuan. Aurten, eguraldiak lagundu duela, Alde Zaharra bete da, kristoren pasioa eta isiltasunaren prozesioa, izenak dion bezala isiltasunean ikusteko. Entzun daitekeen bakarra, Hondarribia Hiria Musika Bandaren doinuak dira. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu