Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Aurten, Euskal Trail baigorrikaldeko mendi lasterketa ezeztatua

2020-
05-
22

Azken berri sailak

Euskal Trail-ik ez aurten. Baigorri eta auzoko mendietan gaindi iragaiten den lasterketa aste hondar luze huntan egitekoa zen eta hau ere gaurko egoeraren biktima izan da. Galtze haundia sozialki eta ere ibarraren ekonomiarentzat. Christian Ozafrain, Euskal Trailaren presidentea.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Berri ona aurten egin nahi zuten gehienek, ehuneko 85-ek izena atxiki dutela jadanik, heldu den urterako.
Bainan ez dute antolatzaileek deus egin gabe egon nahi izan: lehengo urtetako argazki eta bideoak heien webgunetik edo facebook-en bidez hedatuko dituzte , egun hauetan. Orhoit uda huntako beste hain bat lasterkaldi ere ezeztatuak direla, Bidarraiko Uztaileko maratoia edo Xiberoko Agorrileko Traila adibidez, eta ere Euskal Trail-ekin batera, usaian aste hondar huntan egiten den Zegama-Aizkorrikoa. Honen ordez lasterketa birtual bat antolatzen dute, nahi duenak bere kabuz egiten ahalko ditu 42 kilometroak aplikazio kontrolatu batekin eta zozketa bat eginen da horien artean, heldu den urtekoan parte hartzeko txartela edo bizkarrekoa emanen zaiolarik irabazleari.

KAXIXA koronabirusa

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak