Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Axurien prezioak duela 30 urtekoak direla salatu du EHNEk

Eguberri sasoina bildotxa jateko garaia da, bai Hego Euskal Herrian eta baita Espainia aldean ere. Axuri galdea azkarki emendatzen da eta kanpoko merkatuetatik sartzen dituzte axuriak Hego Euskal Herrira. Baina galdea handia bada ere, prezioak duela 30 urtekoak direla salatzen dute hegoaldeko artzainek, eta horren salatzeko EHNE laborantza sindikatuak ekintza bat egin zuen Atzo Auritzen, bildotxez beteriko kamiun bat geldiaraziz. Kamiuna Ipar Euskal Herrikoa zen. Ekintza sinbolikoa izan dela diote EHNE sindikatakoek, ez kanpotik sartzen den bildotxen kontra, prezioen apaltzeen kontra baizik.

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko abenduak 18