Baiona eta Miarritze errugbi taldeen bateratze proiektuaz argitasunak
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.Errugbian, berriz ere Baiona eta Miarritzeren arteko bateratzearen hotsak altxatu dira azken egun hauetan. 'Socios AB' sustengazale elkarteak, bere kezka agertarazi du 'AB Lagunak', duela zonbait urte Afflelou eta Ruggieri-ren akzioak erosi zituen enpresak, bateratze proiektu bat martxan ezartzen ari dela salatuz.
'Socios'en iduriko 'AB Lagunak' Avironeko akzioen gehiengoa hartu nahi du, bai eta Miarritzekoa ere, Euskal talde bakar baten muntatzeko. Zer den xuxen dokumentu hori esplikatzen digu Nikolas Blain Socios elkartekoak :
>> Deskargatu
Eta berriak oihartzunik ukan du lekuko prentsan bistan dena, baina Miarritze aldetik, informazio horiek ezeztatuak izan dira. Hala egin du BOPB taldeak agiri baten bidez ostegun atsalde huntan. Ondoko egunek xehetasun gehio ekarriko dituzte dudarik gabe. Anartean, Baionak, partida bat ukanen du larunbat huntan, Xuri Urdinek Stade Français errezibitzen dute, zuzenean segitzen ahalko duzuen partida Euskal Irratietan, atsaldeko 18.30etatik goiti.