Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Baionak, Pro D2ko lidergotza berreskuratu du

2019-
01-
25

Azken berri sailak

Errugbian, eta ostiral huntako partiden esperoan, Baionak, Pro D2ko lidergotza berreskuratu du barda, Oyonnax-en kontra irabaziz 30-25. Kanpokoek, bonus defentsiboa ereman dute, azken segunduan sartu zigor kolpe bati esker. Biek ere goi mailako partida eskaini zuten Jean Daugen, 7 entsegu sartuz orotara : 4 euskaldunek eta 3 Oyonnaxekoek. 

Baionak biziki ongi hasi zuen, 18-3 irabaziz, baina 10 bat minuta txar aski izan ziren lehen zatian Ain eskualdekoen erreakzioa ikusteko : 18-15 pausan. Bigarren zatian, Lapurtarrak gehiago izan ziren, nortasun haundia erakutsiz, 30-15 aintzinean ezarri ziren markagailuan, baina kanpokoak azken segundu arte lotu ziren 5 punduz galtzeko. Aretz Iginiz Baionako harroina pozik zen partidaren ondotik, baina ñabardura batekin hala ere

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Bloke hau bukatzen baita 19, egun hunekin. Miarritzek ostiral huntan izanen du partida, kanpoan, Xuri gorriek Bourg en Bresse-en ariko dira, 2garren garaipen bat lerrokatzeko asmoz.