Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Baionako Aviron-ek Pro D2ko finala irabazi du

Errugbian, Baionako Aviron-ek Pro D2ko finala irabazi dute atzo Paueko Stade du Hameau zelaian, Briven kontra 21-19. Partida tinko bezain borrokatu batean, ikusmina izan da nagusi, azken segundu arte ez baitzen jakin nork irabaziko zuen. Bukaeran, Bustos Moyanoren ostiko batek trenkatu du dena. Baionarrek Titulua eta heldu den sasoinean Top 14ean hoberenekin leiatzeko eskubidea irabazi dute, eta hori 6000 bat zaleren aintzinean. Paueko ospakizuna laburra izan zen, zale eta jokolariak aski fite itzuli baitziren Baionara, Jean Daugen ongi etorria egin zitzaien barda 20,30ak aldera, eta han zinen Olatz Idoate:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2019(e)ko maiatzak 27