Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Baionako erietxean egoera jasanezina bilaktzen ari dela salatu du CGT sindikatuak.

Egun batetik besterako lan ordutegi aldaketak, ordu gehigarriak, zerbitzu guztietarako lan gaitasuna… Baionako erietxean egoera jasanezina bilaktzen ari dela salatu du CGT sindikatuak. Langileek aipatu dutenez, zuzendaritzak, 10 eta 12 orduko lan egunak inposatu nahi dizkie. Lan geldialdiak eta amatasun geldialdiak adibidez, ez ordezkatzea sistematikoa bilakatu da. Horrez gain, 2013.urteko datuak hartuko dituzte oinarri gisa, momentuka, zenbateko langileak behar dituzten jakiteko. Hala, datozen 40 egunetan, 9 ohe murriztuak izanen dira pediatria sailean. Eta 15 haur bakarrik errezbituko dituzte. Hamaseigarrena, Paue edo Bordalera igorria izanen da. Janneau Lastiri, Baionako erietxeko langile eta CGTko kidearen ahotan, hospitaleko obrak sobera kario izan dira. 250 milioi eurokoak hain zuzen. Hastapen batean 110 milioi eurokoak izan behar zuten.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu