Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Baionako merkatal ganbara, garraio zergaren kontra agertu da

2018-
10-
08

Azken berri sailak

Baionako Merkatal eta Industria ganbara, elkargoko enpresa guziei inposatu nahi zaien garraio zergaren kontra agertu da berriz. Euskal hirigune elkargoak engaiamenduak hartu zituela dio André Garreta presidenteak baina gaur egun zalantzan ezartzen dira enpresen kalterako. Garraio zerbitzuak diruztatu behar dituen zerga hori, lurralde guzian aplikatzea zuzengabea dela uste du. André Garreta-ren erranetan, Elkargoak gibelera egiten du, entzuten dugu : 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Iduriz, André Garretaren xedea partez beteko da. Jean-René Etxegarai lehendakariak erran du garraio zergaz eztabaidak berriz idekiko dituztela. Mementuz, 2018koa finkatu dute – zerga leuntze sistemaren ordez, berak nahiago luke zerga, guneka ezartzea, lekuko garraio zerbitzuen arabera. Bainan horren egiteko, Frantziako parlamentuak beharko du LOM edo mugikortasunetaz legea onartu. Jean-René Etxegarai

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak