Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Baionako ospitalak, “hurbiltasun sarea” deitu egitura sortu berri du

Baionako ospitalak, “hurbiltasun sarea” deitu egitura sortu berri du. 2010.urteko erreformarekin , konpetentziak aldatu ziren eritetxeetan, eta geroztik, besteak beste, ez da autopsiarik egiten Baionakoan. 

Hemendik goiti , hango sendagileak, larrialdi zerbitzuak, mediku liberalak eta biktimen elkarteak elkarlanean arituko dira, eraso fisiko edo sexistak, ahal bezain azkar argitzeko. 
Joan den urtetik , autopsia birtualak egiten dira Saint Leon ospîtalean . Kontsulta mediku judizialen zerbitzua bada eta ACJPB biktimen elkarteak ere, permanentziak egiten ditu egunero. 
Azken batean, Anne Kayannakis prokuradoreak adierazi duenez, helburua da biktimak orain arte baino hobeki laguntzea, eta inkesta judizialeri begira, errextasun handiagoarekin lan egitea.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu