Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Bake Prozesuaren haritik urteetako lanaren lehen emaitzak ikusten hasiak direlakoan daude, Bake Bidea zein abokatu zenbaitzuk.

Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren aferan, iaz Dei Auzitegiak hartu presondegian atxikitzeko deliberoa, orain Kasazio Gorteak deuseztu izana, keinu politiko gisa baino, jurisprudentziaren aitzinapausu lagungarritzat jo du Bake Bideak. 

Ekain hastapenean Baionako Abokatuen Elkargoarekin antolatu juristen konferentziaren ondotik, sortu den frantses jurista talde baten xedea, besteak beste, epaitegietan euskal presoen errealitatea eta oinarrizko eskubideen urraketa kontuan har dezatela, eta epaileek kontestu politikoa kontuan har dezaten izanik, Bake Prozesuaren haritik urteetako lanaren lehen emaitzak ikusten hasiak direlakoan daude, Bake Bidea zein abokatu zenbaitzuk. 
Horren baitan, gizarteak hartu erabakiaren ondotik, epaiketa juridiko eta administratiboetan ere, juristen saretze lanean ari dira, ahalik eta epaitegi gehienetan egoera aldatzeko. 
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu