Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Banaketa baten ostean, haurraren zaintza lehentasunez partekatua eskatzen du Kidetza taldeak

Banaketa baten ostean, haurraren zaintza lehentasunez partekatua eskatzen du Kidetza taldeak. Hego Euskal Herrian lan egiten du, ama eta aita bananduak biltzen dituen talde honek. Egungo legeak inegalitate handiak sortzen dituela salatzen dute, usu aita egoera biziki prekarioan utziz.  Urteak daramatza lanean KIDETZA taldeak, baina egun aktualitatearen lehen lerroan dago gaia. PP, UPN eta EAJ alderdiek beren babesa eman diete. PSOE eta EH BILDU aldiz ez daude erabat ados, lehentasunez zaintza partekatua eskaintzearekin. Gaiak kasuka aztertu behar direla diote eta egoerak ahalbidetzen duenean, zaintza partekatua ematea. Azterketarako justizia komisio berezi bat sortua dago eta beratik ari dira gaia kudeatzen.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu