Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Belaulandien arteko egoitza berria estrinatu dute Hendaian

2019-
06-
07

Azken berri sailak

Etxebizitza duin baten eskubidea oinarrizkoa dela aintzat hartuta, urrats bat haratago joan nahi izan du Hendaian, Habitat et Humanisme elkarteak. Hendaiako hiribarnean den Villa Marie etxe-jauregi zaharra arraberritu egin dute, eta belaunaldien arteko egoitza gisa, 11 bizitegi sozial sortu dituzte. 

Elkartea Lyon-en abiatu zen duela 35 urte. Eta hastapenean kale gorrian ziren pertsonak aterpetzeko bizitokiak eskaintzen hasi ziren, jabetzan edota jabe solidarioek utzi bizitokietan. 
Hendaiako proiektua, aldiz, berezia da. Zailtasunetan diren pertsonei etxe duin baten eskubidea segurtatzeaz gain, gazte eta adinekoak hartzen dituelako, belaunaldien arteko bizitegi gune bat bilakatzeko. 
Itziar Aizpuru, Habitat et Humanisme elkarteko bolondresa da 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
Hendaiako Villa Marie etxea, Herriko Etxearen gibelean aurkitzen da eta Ipar Euskal Herriko aurreneko proiektuetako bat da. Izan ere, elkartearen jarduna frantses Estatu osora hedatua da, gaur egun halako 8.000 bizitoki sozial kudeatzen baitituzte frantses estatuan. Baina horietarik 80 baizik ez dira departamenduan.