Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Bertso saioa Hendaian ostirala honetan.

Hendaiako Besta Komiteak eta Bertsularien Lagunak taldeak elkarlanean bertso saioa antolatu dute maiatzaren 3rako Hendaiako Mendi Zolan kulturgunean. 21:00etan hasiko da saioa, eta Miren Artetxe, Maddi Sarasua, Alaia Martin, Odei Barroso, Sustrai Colina eta Igor Elortza arduratuko dira bertsoak sortzeaz, Maddalen Arzallusen gaien arabera.

Sarrerak aldez aurretik erosiz gero, 7 euroko prezioa dute: Hendaiako turismo bulegoan (0559200034 telefono zenbakia), Besta Komitean (0559202211 telefonoa) eta Bertsularien Lagunak elkartean (0559541504 telefonoa) lor daitezke, maiatzaren 2a baino lehen. Saioaren egunean ere sarrerak salgai izango dira, Mendi Zolanen, baina 10 euroan. 14 urtetik beherakoak doan izango dute sarrera.Maddalen Arzallus:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu