Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Besta eta aldarrikapenak Baztandarren biltzarrean

Elizondoko herria iguzkitsu eta koloretsu zen igandean, Baztandarren Biltzarra kari. Jende ainitz goizetik, soinulari, dantzari eta karro apainduen desfilea ikusteko. Baztango 15 herriek egina zuten bakoitxak berea, gai arrunt desberdinekin.
Batzuk lehengo baserriko ofizioen erakusle, batzu frankismoaren azken urteetaz orhoitu, batzu aldarrikatzaile, horietan Amaiurkoa: Amaiurtarrek salatu dute Jauregi Borda heien herriko etxe ederrenetarik bat arrotz batzuek erosi dutela hotel baten egiteko omen eta geroztik zerraturik dagola.
Bainan gai minberena Lekarozko Aroztegiko proietua dela beti, hotel, golf eta bizitegi, hori erran dauku Joseba Otondo, Baztango auzapezak:

(argazkia: Mikel Asurmendi)

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2017(e)ko uztailak 17