Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Bi eguneko etenaldi baten ondotik, asteazken hontan berrabiatzen dute COVID 19aren kontrako txertaketa Hego Euskal Herrian

Hasiak dira Hego Euskal Herrian Covid 19aren aurkako txertaketa kanpainarekin. Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez Hondarribiko Caser Betharram adinekoen egoitza izan zen lehena. Eta lehendabizikoa txertatzen 94 urteko Bernardina Escudero. 118 egoiliarretik 116k jaso zuten lehen txertoa, eta bertako 64 langilek ere. Argi izpi bat bezala jaso dute normaltasunera bidean eta egun berezia ere izan da  igandekoa, Hondarribiko Caser Betharram zahar etxeko Nerea Manterolarekin mintzatu gira.

PFIZER botika-etxeak Belgikan izandako logistika arazo bat dela eta, kanpaina eten egin behar izan dute bi egunez. Baina asteazkenean segituko dute txertatze kanpainarekin hegoaldean.

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko abenduak 29