Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Bilan gazi-gozoa egin dute Donostian Eurohiriaren sortzaileek 20 urte ondotik antolatutako foroan

Joan den ostegun eta ostiralean Euskal Eurohiriaren Foroa ospatu zen Donostiko Miramar jauregian. Bertan Irun, Hendaia eta Hondarribiko alkateek parte hartu zuten, mugaz gaindiko lankidetzan arloan euren eskarmentuaren berri emateko kontatzeko.

Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkateak parte hartu zuen mahainguruan hainbat ildo defendatu zituen ere Eurohiriaren baitan. Hondarribiko eta Miarritzeko aireportuen arteko koordinazio handiago baten beharra, edota Donostia-Baiona arteko turismo marka eta promozio lan amankomuna.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Nolanahi ere, duela 20 urte sortu zen Baiona eta Donostia arteko eurohiria. Mugaz gaindiko erakunde hau aintzindari izan zen hortan, eta ondotik iritsi ziren Txingudi-Bidasoa Partzuergoa edo Akitania-Euskadi euroeskualdea. Hala, orain artean egindako lana eta oraindik ere betebeharreko erronkak aztergai jarri zituzten Donostian.