Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Borroka eta besta . Frantsesenea , Donibane Garazin plantatua den laborantxa eskolak bere 60 urteak ederki ospatu ditu

Borroka eta besta . Frantsesenea , Donibane Garazin plantatua den laborantxa eskolak bere 60 urteak ederki ospatu ditu , Ibiakoitz huntan . Administratzaile ohi , lehengo eta oraiko erakasle eta ikasle , mintzaldietan , eskola hunen harat hunatak eta bizi irauteko ereman borrokak kondatu dira . Bide zaila izan du , 90 –ko hamarkadan desgertzekotan zela ere . Laborantxaren ondoko beste sail batzu ere ideki behar izan zituzten segitzeko , sozial arlo edo zerbitzu . 

Jean François Tambourin presidentak bi izen azpimarratu ditu : Margarita Etxeleku zuzendari ohia eta Cecile Crouspeyre  oraikoa , lehena salbatzaike bezala presentatuz eta bigarrena eraikitzaile . 
Frantsesenea aspaldian nehork baino hobeki ezagutzen duena dugu Jean Mixel Urrikariet Bankarra , ikasle izan eta administratzaile bilakatu baitzen.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu