Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Brebeta heldu den astelehen eta astearterat gibelatua da

2019-
06-
26

Azken berri sailak

Brebeta heldu den astelehen eta astearterat gibelatua da bero haundiengatik.Berriak sorpresaz harrapatu ditu 3 garreneko ikasleak, ostegun eta ostiral huntan idatzizko azterketak pasatzeko prestatuak baitziren.Hezkunde ministeritzak Brebeta gibelatzeko hartu erabakia derberdinki hartu dute Larzabaleko Manex Erdoizaintzi Etxart kolegioko ikaslek.Batzu pozten badira, gehienak halere hasarre dira. Jone Barnetxek elkarrizketatu ditu: 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Hezkunde minizteritzak jakinarazi du uztailaren lehen eta bi huntan brebeta hutseginen dutenek bigarren xantza bat izanen dutela heldu den irailean. Hala ere, hutsegitearen arrazoinak justifikatu beharko dituzte burasoek. Momentuz ez da hain argi zer justifikazio mota onartuak izanen diren. Adibidez, oporrak aintzinetik erreserbatuak zituzten familiek hegazkin edo trein txartelak erakusten ahalko dituzte, bainan autoz joanen direnentzat nola segurtatu? Gauzak argitzekoak dira oraino.