Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Bru, Avironeko kirol zuzendari berria hasi da taldea prestatzen

2018-
04-
26

Azken berri sailak

5 jokolarik beren kontratua luzatu dute : Adam Jaulhac 2. Lerroa eta Bastien Fuster zentroa 2 urtez, Van Lill, Jané eta Thiery-k urte bakar batez.
2 gaztek beren lehen kontratu profesionala izenpetu dute ere, Manuel Ordas eta Aimeryc Luc
Eta bukatzeko, 4 jokolari berrik jantziko dute ator xuri urdina heldu den sasoinean : Akizetik heldu diren Maxime Delonca aztalkaria eta Filimo Taofifenua harroinak, Van Jaarsveld, Namibiarra, nazioarteko aztalkaria, hiruek 2 urteko kontratua izenpetu dute, eta Luc Mousset harroina, urte batez Arroxelak prestatzen duena.

Baionako Aviron-ek, kirol zuzendari berria ofizialki aurkeztu du asteazken goiz honetan. Yannick Bru, duela gutti arte Frantziako taldea trebatzen zuenak, Xuri urdinen kirol ardura hartu du, heldu diren bi sasoinendako, bere kontratuak dionaz.

Han izan zira Olatz Idoate :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Bestalde, Philippe Tayen Baionako presidente baikor DNACG egituraren zintzinean egin behar duten pasaiaz. Miarritze bezala, Baiona ere ostegun atsalde huntan pasako da. Ostegun arats honetan ere Jokoz Kanpo saioan, Baionako Aviron izanen dugu aipagai, Aretz Iginiz jokolaria izanen baita gure gomita.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak