Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Departamendu alerta gorrian bihar goizeko 6ak arte.

Departamendu alerta gorrian bihar goizeko 6ak arte . Hautes Pyrenées departamendua ere ! 

Lurden , 2 mila presuna urrundu behar izan dituzte. Ura kasik heltzen da harpeko Ama Birjinaren zangotaraino. Hiri behereko hotel batzu hustu behar izan dituzte eta beilariak besteetan aterbetu. Lourdeseko Josiane Etchegoinberry 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Manuel Valls eta Delphine Bateau , barne eta ekologia minixtroak egun etortzekoak dira. 
Biktima bat ere izan da : Emazte bat bere autoarekin eremana Pierrefitte herrian 
Biarnoan, 600 presuna heien etxeetarik ateraiak gau huntan eta 6 mila jende edateko urik gabe Montaut eta Pontacq eskualdean, hodi makurtu baten gatik eta hala egon ditaizke oraino bi egunez. 
1.500 bat argirik gabe . 
Ortesen, salbatze plangintza bat prestatu dute. Uste da urak gorenean izanen direla oren bata arte, bereziki Peyrehoraden, han baitira bi Gave errekak juntatzen.  Gero apalduz joanen dira.
Bide frango hetsiak, hara nola Peyrehorade eta Bidaxuneren artekoa. 
Paue eta Lurderen artean, treinik ez da. Otobusez eremanak dira jendeak.
Nafarroako Erronkari eskualdea ere hunkia. Han, milako bat jende argirik gabe .