Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Domingo Garat pastoralaren aurkezpenak 150 lagun bildu zituen

2018-
11-
06

Azken berri sailak

Ohizko aurkezpenaz gain, testuinguru historikoa azaldu da joan den larunbatean, Pagolan iragan den « Domingo Garat pastorala »ren aurkezpenean. Frantxoa Caset Idazlea, Jean Fabien Lexardoi errejenta eta Sophie Larrandaburu kantu eramaileaz gain, Antton Curutchary historia erakaslea gomitatu zuten pastoralaren testuinguru historikoa esplikatzeko; hots Frantziar iraultzaren garaia. Maritxu Behety Oskaxe Zola elkarteburuak emaiten dizkigu xehetasunak :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Aipatua izan den Pette Jaragoien dantza erakaslea da, azken 2 urteetan pagolar gazteei astero dantza erakasten diena. Aurkezpenaren bukaeran 55 bat pertsonak eman du izena pastoralean aktore lanetan aritzeko, hots taula gainera igotzeko.Lehen errepika preseski, urtarrilaren 12an izanen da 20.30tan.Pastoral uztailaren 28an eta agorrilaren 4ean emana izanen da.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak