Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Donibane Lohitzuneko bizitegien arazoei aurre egiteko, Herri Berri taldeak proposamen batzuk egin ditu

Donibane Lohizunen bizitegien arazoa aspaldikoa da. 1999an, lehen bizitegiak %56 baziren, duela 4 urte, %52ra apaldu ziren ; alta, bigarren bizitegiak 99an, %42 baziren, duela lau urte %48 ziren.

Beste era batera erraiteko, Donibanek baditu 13 mila bizizale urte osoan, eta, 14 mila BIZITEGI. Nola uler daiteke hori ? Bigarren etxebizitzen kopurua  eta bizitegi hutsena emendatzen ari delako azkarki, eta gaur egun, ia erdiak dira. Gainera gehienak zentroan direnez, jende ainitzek zentrotik urruneko auzoetara joan behar dute bizitzera.
Honi buruz egiteko Herri Berri talde abertzaleak proposamen zehatz bat egiten du Peio Etxeberri Aintxart hautetsiarekin mintzatu da Jose Luis Aizpuru lankidea, eta proposamen hori zein den azaltzen dauku hasteko solasaldi hau.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu