Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Duela hiru urteko esperientziaren ostean Irungo Landa eremuko garraio zerbitzua martxan da

Duela hiru urteko esperientziaren ostean Irungo Landa eremuko garraio zerbitzua martxan da. Irungo udaletxeak Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen laguntzarekin sortu du ekimena. 2100 pertsonatik gora bizi dira Irungo landa eremuan, Meaka, Olaberria, Elitxu eta Landetxa auzoetan banaturik. Horietatik laurden bat inguru 65 urtetik gorakoak dira, eta horientzat bereziki baliagarria izan daiteke ospitalera edota erosketak egitera joateko. Hala ere, haurrek ere baliatzen dute zerbitzua, adibidez baserritik autobus geltokira jeisteko.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu