Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

EH-ko laborantza biologiko eta herrikoiaren 18 garren topaketa

2018-
08-
28

Azken berri sailak

EH-ko laborantza biologiko eta herrikoiaren 18 garren topaketa, igande huntan iraganen da Lekorneko Garroan. BLE , Biharko lurraren elkartea eta Emazteek diote elkartea dira Asunak egun hunen antolatzaileak.

Laborantxa Biologikoak gero eta leku gehiago du gure eguneroko bizian. Eta gero eta  laborari gehiagok  biologikorat itzultzeko urratsa egiten ari dute. Iparraldean eman dezagun, jaz baino %22 etxalde biologiko gehiago bada, eta 330 garren etxalde biologikoa ospatu behar litaike urtea bukatu aintzin. 
Alta badira oraino kontsumitzaileak Biologikoa zer den ongi ezagutzen ez dutenak, Francis Larrea Lekorneko baratzezainak Goiz berri saioan adierazi daukun bezala.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Abere eta hazleen arteko harremanetaz solasaldia, igande goizeko 11ak eterditan eginen da. Lehenago 10-etan, Bio label ezberdinen ezagutzeko hitzaldia proposatuko da. Egitarauan ere,  goizetik merkatu biologikoa, bazkaria, eta animazioak, arratsaldean inprobisazio ikusgarri batekin. 

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak