Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Eider Rodriguezek irabazi du Euskadi literatura saria

2018-
10-
02

Azken berri sailak

Euskaraz idatzi den urteko liburururik hoberena saristatu du astelehen honetan Eusko Jaurlaritzak: Eider Rodriguezen “Bihotz Handiegia” ipuin liburuak eraman ditu Euskadi literatur sariko 18 mila euroak. Eider Rodriguez, irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Hendaian bizi da. Bere liburu gehienak ipuin liburuak dira, eta hainbat hizkuntzetara itzuliak izan dira.

Maia Muruaga mintzatu da Eider Rodriguezekin

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Euskadiko literatur sari hauetan, espainolezko sariak ere banatuak izan dira. Gaztelaniazko saiakeran, Santos Zunzunegui, Bajo el Signo de la Melancolía liburuarentzat. Eta Literatura Lanaren Ilustrazioaren atalean, Yolanda Mosquera izan da garaile, La pequeña Roque (Guy de Maupassant) laneko irudientzat.