Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

ELAN legea, etxebizitza, antolaketa eta numerikoari lotu lege berria aztertzen ari dira

2018-
09-
19

Azken berri sailak

Lege hunek, gibelapen garrantzitsuak ekar bait ditzake aintzineko legeek ekarri hobekuntzeri. 3 arlo bereziki azpimarragarriak dira.  Elbarrituentzat lehenik,  Erakin berri guzietan erresbideak inposatuak baziren, Elan legearekin, %10 etarat mugatuko dira.  Itsas bazterrekeko legea ere ahuldua izanen da, babestuak ziren eremuetan, 2 eraikinen artean  lur pezak baldin badira eraikitzeko baimenak onartuko baitira. Eta azkenik, etxebizitza sozialen jabetzea errestuko eta emendatuko da. Frantses gobernuak etxebizitza sozialak alokatzen dituztenak lagundu nahi ditu beren egoitzaren jabe izaiterat, 40 mila etxebizitza sozial salmentarat ekarriz. Bainan sozial egoitzetan direnek ez dutela ahalmenik izanen hauen erosteko  eta azkenean dirudunen edo promotoreen esku geldituko direla  ondorioztatu zuten tendentzia politiko desberdinetako parte hartzaileek Intxauzetako gogoetan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Erran bezala, asteazken huntan testu amankomun bat adostera entseatuko dira diputatu eta senatariak. Ez badute lortzen, diputatuek joan den ekainean onartu legea ekarriko da legebiltzarrerat bigarren irakurketan bozkatzeko, aldaketarik gabe.
EH Bai alderdiak agiri bidez salatzen du ELAN lege hau. Macron-en gobernuak bere politika liberala etxebizitzetarat zabaltzen duela gaitzesten du. Dio, etxebizitza, bizitzeko beharrezkoa dela, eta ezin dela merkantzia bat bezala kudeatu. 

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak