Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

ELB sindikatuko kideek ez diete jendarmeen galderei erantzun

2018-
03-
28

Azken berri sailak

Panpi Sainte-Marie, ELBko idazkari nagusia, eta Jean-Michel Berho, ELBko ahate saileko kidea, Baionako Marracq-eko jendarmeriarat deituak ziren astearte arratsalde honetan, Bidaxuneko Couvoir de la Bidouze ahate ttipi hazkuntzaren aferan, galdezkatuak izaiteko.
Ez bat, ez besteak ez diete galderei erantzun eta oren bat pasaren buruan atera dira jendarmeriatik.
Zer jakin nahi zuten esplikatu digu Panpi Sainte-Mariek jendarmeriatik ateratzean :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Bidaxuneko ahate hazkuntza zaintzapean jarri zuen administrazioak jazko ekainean, ahateen odol analisiak positiboak atera baitziren hegazti gripeari. Ahateak ez ziren eri bainan eritasuna pasatu zelako marka erakusten zuten analisiek. Hazkuntzaren hiltzea manatu zuen administrazioak bainan tokiko ahate arrazadun bakarra zelako eta sail osoa lanjerrean emaiten baitzuen kabalen hiltze horrek,  administrazioari buru egin zioten Bidaxuneko laborariek ELBren sustenguarekin.


Eritasuna pasatua dela, gauzak usaiakorat itzuli direla, justiziak tematzetik gelditu behar duela, dio ELB-k.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak